Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
taldearen azken porrotaren ostean

Bartzelonak Sito Alonso kargugabetu du

EFE - 2018(e)ko otsailaren 5a, astelehena - 21:20etan eguneratua

Sito Alonso, en el último partido.

Sito Alonso. (EFE)

Galería Noticia

Sito Alonso, en el último partido.

Bartzelonak Sito Alonso teknikoaren kargugabetzearen berri eman du, kurtso hasieran taldearen kargu egin zena, Giorgios Bartzokas grekoa entrenatzaile gisa ibili zen zoritxarreko denboraldiaren ostean.

BARTZELONA. Taldean aldaketa ugari egin arren, Sito Alonsok ez du lortu garaipenen bidera itzultzea, lortutako garaipen eta porroten balantzeak (19-21) erakusten duen bezala eta, gainera, Euroligako 'play off'-atik birtualki kanpo geratu da (7-14).

Entitatearen goi-karguek, Nacho Rodríguez buru izanik, bilera bat eduki dute club-eko bulegoetan eta, azkenik, tekniko madrildarra bazter uztea erabaki dute eta taldearen kargu Alfred Julbe egitea, filialaren entrenatzailea. 

Bartzelonako goi-karguei erabaki hau hartzera eraman dien azken arrazoia pasa den igandeko porrot mingarria izan da, Baskoniaren aurka Buesa Arenan (96-72). Partida horretan, lehen laurdenaren amaieran 31-7 galtzen ari ziren.

Bartzelonako proiektu berria aurpegi berri ugarirekin hasi zen Sito Alonsorekin batera. Taldeak fidagarritasun handiko base bat kontratatu zuen (Thomas Heurtel) eta Europan esperientzia gabeko jokalari bat (Phil Pressey), Tyrese Rice taldetik baztertu ostean, filialean entrenatzen hasi zena ondoren talde txinatar batetara joateko.

Perimetroan aukera asko edukitzeko, Sito Alonsok kalitate handiko jokalari baten aldeko apustua egin zuen (Adam Hanga), duela gutxi Edwin Jackson hartu zuen eta Rakin Sandersengan konfiantza izan zuen.

Horretaz gain, Tomic-en aurrean oreka bilatzeko asmoz, Kevin Seraphin fitxatu zuen, NBAko jokalari ohi bat, Adrien Moerman frantsesaz gain. Pierre Oriola ere fitxatu zuen, Balentziatik etorria, eta Claver eta Vezenkov taldean mantentzea erabaki zuen.

Hasiera itxaropentsu baten ondoren, taldearen balio-aniztasunari probetsua atera zion Sito Alonsok, baina pixkanaka desagertzen joan zen, Europan bereziki.

Alfred Julbe izango da behin-behinezkoz taldearen kargu egingo dena, taldeak erabaki bat hartzen duen bitartean.

Ordezko gisa Velimir Pesasovic izena entzun da, talderik gabe aurkitzen dena. Liga Endesa ezagutzen du, Balentzia eta Baskoniatik pasa baita.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902