Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko kultura sasoi betean da

kultur jarduerak goranzko joerarekin, 2017a urte bikaina izan da Kulturaz kooperatibarentzat.

Domingo, 4 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 10:27h

votos |¡comenta!
2017an Gatibuk Sanagustin kulturgunean emandako kontzertua. Argazkia: Alberto Beloki

2017an Gatibuk Sanagustin kulturgunean emandako kontzertua. Argazkia: Alberto Beloki

Galería Noticia

  • 2017an Gatibuk Sanagustin kulturgunean emandako kontzertua. Argazkia: Alberto Beloki

kulturak gero eta sasoi hobea du Azpeitian. Urtez urte, jarduerak hazten jarraitzen dute, programazio eta ikus-entzule kopuruak igoz. Izan ere, Kulturaz Kooperatibak 2017an izandako emaitzek hori adierazten dute;194 ekitaldi antolatu zituen eta 44.000 ikus-entzule izan ziren guztira.

“Proiektuak eta programazioa uztartzea izan da azken urteetan hartutako norabidea, eta 2017an hamarretik gora proiektu egin ditugu. Transmisioa, sorkuntza eta ikusgarritasuna helburu duten proiektuak. Sortzaileak eta zaleak protagonista dituzten proiektuak izan dira eta horrek ahalbidetu du proiektuetatik sortutako ekitaldiak programazioan txertatzea, eta beraz, ekitaldi kopurua handitzea. Eta baita ere ahalbidetu du, sortzaileak eta zaleak batzean, ikus-entzule kopurua handitzea.

Kooperatibak, ereduari eutsiz, urtetik urtera gora doan datua lortu du, berriro”, diote Kooperatibako kideek.
Kooperatiba kultur fabrika dela nabarmentzen dute, kultura modu integralean ulertu eta lantzen duen enpresa bat. Hala, proiektuak ari dira euren jardunaren erdian jar-tzen eta hortik abiatuz gainontzeko guztia elikatzeko asmoa dute: “2017an egin ditugu: Oholtzaberri euskarazko antzerkia auspotzeko proiektua, proiektu eszenikoren sormen egonaldi osoa eta beste proiekturen egonaldi laburrak egiteaz gain, eragile desberdinekin mediazioak eta antzerki progamazioaren eskaintza oparoa osatu genuen;musikari berriei zuzendutako Arkupehotsak;bertako trikitiaren ondarea balioan jarri, gorde eta trasmititu asmoz Trikigiro Elkartearekin elkarlanean;Kultur bonoak beste behin agortu egin zi-tzaizkigun;AnnapurnaII_86 dokumentala berreskuratu genuen eta proiektua borobilduko duen dokumental berria egiten ari gara;kultur jarduna barrutik eta zuzeneko ekitaldien nondik norakoak ezagu-tzeko ikasleei zuzenduriko Zuzenekoak On!...”

Euskaraz egiten den kultur jarduna sustatu dute batez ere. 194 ekitaldi horietatik %93,8a Euskal Herriko sortzaileenak izan dira eta %90,2ak euskaraz izan da. Sanagustin kulturgunea eta Soreasu Antzokia azpiegiturek ematen duten aukera aprobetxatuz, programazio anitza antolatzeko aukera izan dute. Kultur diziplina guztiei leku egiten saiatu gara, beste behin.

Iazko kultur jardueren aurrekontua 375.754 eurokoa izan zen. Guztiaren %81a ekitaldi eta proiektuen kostu zuzenetara bideratu zen (ekitaldi egileak, produkzioa, zerbitzu teknikoak..) eta %19a egitura gastuetara (errentak, mantenua, hornidurak...). Elkarlanari esker lortutako datuak direla esan dute kideek: “Eragileekin batera eta haiei esker ere antolatuz lortutakoak, hala nola, Azpeitiko Udala (Egutegi Bateratu hitzarmena kasu), herriko nahiz bestelako eragileak, kultur taldeak... Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta enpresa pribatuetatik jasotako babesa”.

urte honetako asmoak Aurtengorako erronka nagusia iazko jarduerari eustea izango dela aurreratu dute arduradunek: “Ereduari eutsiz programazioa eta proiektuak uztartuko ditugu. Proiektuak lan-tzen gabiltza orain eta jauzi nabarmena egingo dugu arlo horretan indar gehiago bideratuz. Sorkun-tza eta transmisioa izango dute ardatz urte honetako proiektuek. Ikusgarritasunari garrantzia emango diogu eta emaitzak jendartera atera”.

2018 urteko lehen seihilabeteko programazioa osatzeari ere ekin diote. Musika eta arte eszenikoen inguruko egitarau oparoa izango dela iragarri dute. Modu honetan, hurrengo hilabeteetan zehar Wim Mertens eta Kirmen Uriberen kon-tzertu berezia izango da, Aurora &The Betrayers, Vocal Sampling, Izaro, La M.O.D.A. edota Atom Rhumba ere izango dira, besteak beste, Azpeitian. – Eregi

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902