Javier Makazaga 39 urtez Gran camping zarautzeko zuzendaria izan dena

“Lehenbiziko surf taldea Belgikatik etorri zen duela 25 urte inguru eta hori bultzada handia izan zen”

39 urtez Gran Camping Zarautz zuzendu ondoren, erretiroa hartu du Javier Makazagak. “Bizitzeko modu bat” izan da eta “gustura” dago egindako lanarekin

Ane Roteta - 2018(e)ko otsailaren 3a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Javier Makazaga.

Iaz izandako zuhaitz landaketa.

Galería Noticia

Javier Makazaga.

Zarautz- Zenbat urterekin hasi zinen kanpinean lanean?

-Nire guraso eta osabek 1964ean zabaldu zuten, eta nik ostalaritza ikasi ondoren, Beazai taberna ireki nuen. Urte batzuk pasata beste bi bazkiderekin batera sartu nintzen buru belarri kanpinean lanean, eta lehengusuekin batera 39 urtez egon naiz.

Eta urte hauen guztien zer nolako balorazioa egingo zenuke?

-Nire bizimodua izan da hau, bizi-tzeko modu bat. Niretzako oso gustuko lana izan da, eta benetan sentitu dut lan hau. Ostalaritza betidanik gustatu izan zait eta oso gustura egon naiz urte hauetan.

Nolakoak gogoratzen dituzu hasierako urte horiek? Asko aldatuko zen kanpina, ezta?

-Bai, asko aldatu da. Duela 40 urte urtean hiru hilabete bakarrik egoten zen zabalik, udako sasoian. Eta guk hartu genuenean, lehenbizikoz urte osoan irekitzea pentsatu genuen. Lehen urtea ez zen erraza izan eta arrisku bat hartu genuen, baina oso ondo atera zen, eta orduztik kanpina ez da sekula itxi. Garai hartan ez dut uste Euskal Herrian urte osoan irekitzen zuen beste kanpinik zegoenik. Lehenbizikoak izango ginen urte osoan irekitzen.

Bisitarien profila asko aldatu al da urte hauetan?

-Garai hartan Aste Santuetan gazte asko etortzen ziren, eta duela 25 urte inguru surf taldeekin hasi ginen lanean. Lehenbiziko surf taldea Belgikatik etorri zen eta horrekin erabat asmatu genuen, bultzada handia izan zen eta. Gaur egun arte, urtero-urtero surf taldeak etorri izan dira eta egun gehienak Holandatik datoz. Udaz aparte, denetik dago: ingelesak ere geroz eta gehiago datoz eta etortzen diren frantsesak ere asko dira. Bestalde, hegoaldera doazen jubilatu askok ere geldialdia egiten dute hemen, eta neguan hamarretik zortzi erretiratuak dira. Horretaz gain, asteburuetan inguruko gazte ugari etortzen dira;hala nola, nafarrak eta bizkaitarrak.

Batzuk beren moduloa izango dute urte guztian, ezta?

-Bai, badaude. 80 familia inguruk izango dute beren moduloa, eta batez ere asteburuetan eta udako oporraldietan etortzen dira. Denak aspaldiko familiak eta euskaldunak dira, baina badago kataluniar bat ere.

Zer esango zenuke duela Zarau-tzek horrenbeste bisitari izateko?

-Surfa faktore garrantzitsu bat da, jende asko erakartzen du, eta kanpinetik ditugun bistak ere izugarriak dira. Askotan kanpora joaten gara, baina hemen duguna oso polita da, nik benetan maite ditut hemengo inguruak.

Orain erretiroa hartu duzula, zer asmo dituzu?

-Neurria hartuta baina hemen laguntzen jarraituko dut. Hortik aurrera, goizetan Zarauztik Getariarako buelta egiten hasi naiz, mendi bueltak egiten ere hasiko naiz eta arrebarekin dudan baratzan arituko naiz. Hori ere gustukoa dut eta orain arte izan ez dudan denbora errekuperatuko dut. Lana egiten nuen bitartean oporrak derrigorrezkoak ziren, baina momentu honetan ez dut oporretara joateko beharrik sentitzen.

Gipuzkoako txokoa. Getaria.

Paisaia bat. Hanka puskatu nuen duela hamar urte eta mendian ez naiz gehiegi ibili. Aurten Aizkorrira igo naiz eta izugarria iruditu zait. Buruan sartuta gelditu zait.

Mendi bat. Aizkorri, nola ez!

Hondartza bat. Zarauzkoa. Orain arte ezin izan naiz joan eta orain toldoa hartu dut hondartzaz disfrutatzeko.

Festa bat. Festak izan direnean nik lana egin behar izan dut, baina Euskal Jaiak dira politenak.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902