Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Hezeguneen Munduko Eguna’ ospatuko du Debanatura taldeak

Casacampo sarreran bilduko dira bihar 11.00etan eta ibilaldia,garbiketa eta zuhaitz landaketa egingo dituzte, besteak beste 

2018(e)ko otsailaren 2a, ostirala - 12:14etan eguneratua

votos |¡comenta!
Gizon bat Debako hezeguneari begira.

Gizon bat Debako hezeguneari begira. ( Argazkia: J. León)

Galería Noticia

  • Gizon bat Debako hezeguneari begira.

DEBA – Debanatura taldeak “Hezeguneen Munduko Eguna” ospatuko du bihar, larunbata, Deba itsasadarreko hezeguneetan, zehazki Casacampoko paduran. Biharko ospakizunekin eta gaur den Munduko Hezeguneen Egunarekin, Ramsar hitzarmena gogorarazi nahi du elkarteak;hezeguneen kontserbazioaren inguruan 1971n sinatutako hitzarmena, hain zuzen ere.

“Aurten hiriguneetako hezeguneei eskainiko zaie arreta;hau da, gure herri eta hiri inguruetan daudenei;izan ere, behar-beharrezkoak ditugu eta hauei esker gure ingurua bizitzeko egokia da”, agertu dute taldekideek.

SEO-BirdLife Euskadi eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako ekimena 11.00etan hasiko da Casacampoko sarreran eta ordubeteko ibilaldi gidatu bat burutuko dute inguruko paduretatik. Era berean, neguko hainbat hegaztiren jarraipena egingo dute. Hamaiketakoa hartu ondoren, inguruaren garbiketari ekingo diote eta bertan pilatzen diren zaborrak jasoko dituzte. Aldi berean, itsasadarrean ohikoak ziren milazkak eta zumeak landatuko dituzte. – Eregi 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902