Haurrak liburuetara hurbiltzeko Ipuinaren ordua ekimena, abian

2018(e)ko otsailaren 1a, osteguna - 10:46etan eguneratua

Mutriku. Ipuinaren ordua programa abian jarri du Mutrikuko liburutegiak. Ekimenaren helburua irakurketaren bidez irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea da. Saioak hilabetean behin izango dira eta gaur izango da lehenbiziko hitzordua. Lur Korta ipuin-kontalaria izango da gaur Aurorita beti polita ipuina kontatzeko, 17.00etan 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta 17.30ean 6 urtetik gorakoentzat. Sarrera librea izango da. Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902