Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

BNIren Arrakasta taldeak bilera egingo du bihar, Beasainen

Hitzorduan eskualdeko enpresariak elkartuko dira eta taldearen helburu eta funtzionamenduaz arituko dira

2018(e)ko urtarrilaren 31a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!
Hainbat herritako alkateak BNI Arrakastako ordezkariekin.

Hainbat herritako alkateak BNI Arrakastako ordezkariekin.

Galería Noticia

  • Hainbat herritako alkateak BNI Arrakastako ordezkariekin.

beasain- BNIren Arrakasta taldeak aurkezpen bilera bat egingo du bihar arratsaldean Beasaingo Igartza jauregian. Hainbat sektoretako profesionalek eta erakundetako ordezkarik parte hartuko du bertan eta hitzordu honen helburu nagusia eta BNI-ren (Business Network International) fun-tzionamendua ezagutzera ematea izango da eta baita aurrera begira dituzten erronkak azaltzea ere. Horregatik, eskualdeko enpresari ugari izango dira bileran. BNIren zuzendaria da Jose Antonio Cano eta haren esanetan “ahoz ahoko” marketinaren bidezko arrakastaren sekretuak zeintzuk diren azalduko ditu biharko saioan. Arratsaldeko 18.30ean hasiko da bilkura eta bi orduko luzera izango du.

BNI nazioarteko networking erakunde profesional bat da. Negozio-erreferentzien trukea sustatzea da bere helburu nagusia eta, modu horretan, kideentzako bezero berriak inguratzen saiatzen da. “Munduan dagoen bere generoko erakunderik arrakastatsuena” dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta 8.000 talde baino gehiago dituela 5 kontinenteetan. Bestalde, hedapena zabaltzen jarraitzea espero dute.

udalen babesaSaioaren garran-tziaz oharturik, Goierriko eta Urola Garaiko hainbat udaletako ordezkariek haien babesa adierazi diote BNIren Arrakastari. Aurpegi ezagunak izango dira saioan, eta besteak beste, Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Ioritz Imaz, Idiazabalgo alkatea eta Rosa Maiza, Zumarragako Udaleko zinegotzia, izango dira inguratuko direnetako batzuk. - M.A.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902