Chupa Chups taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa

Bigarren postuan Bi gizon eta erdi taldea sailkatu zen eta hirugarrenean, Hegazti taldea

Martes, 30 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!

urretxu- Lucia Garmendia, Paula Adanez eta Nahia Izagirreren Chupa Chups taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako udalek eta bertso eskolak antolatzen dute. Helburua haurrek, irudimena erabiliz, hitzekin jolastea da.

Finala igandean jokatu zuten Urretxuko Labeaga aretoan eta irabazleekin batera beste zazpi taldek parte hartu zuten: Hegazti taldea (Leire Larrea, Izaro Paredes eta Eider Tome), Reala (Manex Larrañaga, Imanol Inza eta Gorka Murua), LOLPG (Garazi Huebra, Oihane Lopez eta Maddi Bilbao), Pakito txokolatero (Beñat Aiastui, Oier Mujika eta Egoitz Torres), Bi gizon eta erdi (Oier Ibarluzea, Unax Babarro eta Oier Urkiola), Hiru Mariak (Jone Ibañez, Haizea Baron eta Maren Perez) eta Guligus taldea (Malen Etxaniz, Aitana Lizarraga eta Ibone Cecilio).

Bigarren postua Bi gizon eta erdi taldeak eskuratu zuen, irabazleengandik puntu gutxira. Hirugarren Hegazti taldea sailkatu zen eta laugarren Reala. Azkeneko ariketa erabakiorra izan zen. Aurtengo edizioan hiru laguneko 45 taldek parte hartu dute. Sari banaketaren ondoren, parte-hartzaile guztiek merienda egin zuten.

Trebezia lehiaketa Beti bezala, Mingainluze lehiaketaren ondoren, Trebezia lehiaketa egingo dute. Mingainluze Lehen Hezkun-tzako 5. eta 6. mailako haurren-tzat da eta Trebezia lehiaketa, berriz, txikiagoentzat. Aurki irekiko dute izen-ematea. Saioak martxoko lehen hiru asteburuetan izango dira, ziur aski. - A.Z.

votos |¡comenta!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902