Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Obabako lurraldean barrena

Bernardo Atxaga idazleak sortutako unibertso literariotik abiatuta, Asteasuko kultur ondare zabala eta naturako paraje zoragarriak ezagutzera emateko lau ibilbide berri sortu dituzte.

Marta San Sebastianen erreportajea. Argazkia Iker Azurmendi - Viernes, 26 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!
Muskerraren Bidea jarraitzeko gonbidapena egiten duen seinalea

Muskerraren Bidea jarraitzeko gonbidapena egiten duen seinalea

Galería Noticia

  • Muskerraren Bidea jarraitzeko gonbidapena egiten duen seinalea

Zapatilak jantzi eta Bernardo Atxagak sortu zuen unibertso literariotik abiatuta Obabako lurraldea osorik ezagu-tzeko gonbidapen berria luzatu dute Asteasun. 2015. urtean Muskerraren Bidearekin abiatu zuten egitasmoa, orain beste lau biderekin osatu dute, herrigunea ezagutzeaz gain, bertakoek zein bisitariek Aiztondo bailarako paisaia zoragarriez gozatu dezaten.

Nazioarte mailako literatur lana inspiratu zuten Asteasuko lurrek. Geltokiz geltoki eleberri ezaguneko lekuak bisitatuz Muskerraren Bideak herrigunea zeharkatzen zuen moduan, lau ibilbide berriek Asteasuko kultur ondare zabala eta natura hartzen ditu abiapuntu. “Gure ondarea publiko zabalari erakusteko une aproposa da, eta horregatik sortu ditugu lau ibilbide berri, herrigunetik irten eta udalerri osoa zeharkatzeko aukera emanez. Asteasuko jendeari ezagutarazi nahi dizkiogu, baina turismoa ere erakarri nahiko genuke”, azaldu zuen atzo Asteasu-Obaba Bide Herria proiektuaren aurkezpenean Pili Legarra Asteasuko alkateak.

Herrien arteko bidegurutze izan da Asteasu historian zehar. Autoentzako errepideek garraio eta gizarte eredua zeharo aldatu aurretik, mendi-bideak ziren herri batetik bestera joateko ibilbide naturalak. Errepideak, ordea, haranera jaitsarazi zituen garraio-bideak, baina Asteasu aparte geratu zen, bereziki Espainiako estatu mailako errepide nazionalak egin zirenean. “Horrek nortasun berezia sendotu baino ez du egin”, adierazi zuen Pili Legarrak.

Horren aurretik, baina, Asteasu puntu garrantzitsua zen, Gipuzkoako barrualdea eta kostaldea lotzeko bide eta bidegurutze asko bertan zeudelako, eta daudelako. Gainera, Hernioren eta Zelatunen magalean dago, bailara askotako biztanleen gizarte-harremanetarako bilgune historikoaren inguruan.

Ibilbide natural horiek dira Asteasu Bide Herria proiektuaren baitan diseinatu dituzten bide berrien oinarri. Gari Otamendi Muskerraren Bidearen koordinatzaileak azaldu zituen atzo proiektuaren xehetasun gehiago: “ikusi genuen Muskerraren Bidea egin genuenean Asteasuk kultur eta natur ondare zabala zuela, eta hori ere bazela Obaba”.

Mendia, uraren ofizioak eta tenplarioak

Lehenak Usarrabi bira izena du, Zelatunera iristen dena eta “mendizaleena” dena. Bigarren bideak, Erreka Bailarakoak, uraren baitan sortutako ofizioak eta eraikinak ditu oinarri, errotak eta zuraren lanketa bereziki. Hirugarrenak, aldiz, Asteasuren historian arakatzen du Santamaña elizari arreta berezia jarriz, izan ere udalerriaren sorrera bera baino zaharragoa da eta ustez tenplarioek sortutako ermita bat da. Azkenik, laugarren ibilbidea Larraulgo herriarekin elkarlanean egindakoa da, eta bi herriak zeharkatzen ditu. “Mendizaleak direnei, garai bateko ofizioak ikusi nahi dituztenei eta natura maite dutenei zuzendutako bideak dira”, gehitu zuen Gari Otamendik.

Asteasuko Udalak, Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta sortu duen proiektua da. Asteasuko Zura komunikazio eta diseinu enpresak garatu du ideia, eta Bernardo Atxagarekin elkarlan estuan atondu dute proiektua. Ibilbideen informazio xehea jasotzen duten interpretazio panelak jarri dituzte plazan, eta ibilbideetako zenbait tokitan seinaleztapena ere badago. Ibilbideen gida eta informazio zehatza jasotzen duten liburuxka ere sortu dute, Bernardo Atxagaren hitzaurrearekin.

Proiektu berria ezagutzeko asmoz, bihar Santamañako ibilbidea taldean egiteko aukera izango da. “Ibilbide erraza da, gehienak bezala, izan ere seme-alaba txikiak dituzten familientzat pentsatutakoak dira”, argitu zuen Pili Legarra Asteasuko alkateak. Hitzordua 10.00etan egin dute bihar, larunbata, herriko plazan, eta Santamañan salda izango da ibiltarientzat.

Los datos

Proyecto. El Ayuntamiento de Asteasu completa el Camino del Lagarto, un recorrido urbano sobre el universo literario de Obaba de Bernardo Atxaga, con cuatro nuevos caminos para conocer el término municipal.

Cuatro recorridos. El primero es un camino circular que rodea el monte Ernio y llega a Zelatun;el segundo, el de Erreka Bailara, traza un recorrido con los oficios creados en torno al agua (molinos, serrerías...);el tercero propone adentrarse en la historia y visitar Santamaña;y el cuarto une Asteasu con Larraul.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902