Ziritik

Motxilak

Xabier. Euzkitze - Domingo, 14 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h

batzuen ustez dena da kasualitate, besteen iritziz ezer ez. Atzo izan zen Bilbon presoen eskubideen aldeko manifestaldia. “Prest gaude. Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean, milaka herritar irten ziren kalera berriz ere. Euritan, aterkipean egin behar izan zuten ibilaldia. Espainiako Estatuaren espetxe-politikan ez da aterrunerik. Egun berean jakin genuen Frantziak aste gutxi barru ekingo diola presoak gerturatzeari.

Batzuen aburuz dena da kasualitate, beste batzuek uste dute gertakari denak daudela lotuta. Aste honetan bertan eman du Euskal Telebistako Ur Handitanprogramak haur motxiladunei buruzko saioa. Askotarikoak dira motxiladun haurrak, askotarikoak motxilak. Astearteko programan gurasoak urruneko kartzeletan barreiaturik dituzten umeena izan zuten aztergai. Ezeren errurik gabeko haurrak dira. Gurasoek zernahi egin dutela ere, ezerk ez dezake justifika urtean milaka kilometro egitera behartzen dituen kondena erantsia. Are gutxiago ETAk jarduera armatua betiko utzia duenean, gizarteak aurrera begiratzeko borondate irmoa erakutsia duenean.

Atzera ere begiratu behar izaten da. Zarauzko Udalak asteazkenean egin zion omenaldia ETAk duela 20 urte hil zuen Jose Inazio Iruretagoiena zinegotziari. Orduko zein oraingo arduradun politikoak izan ziren ekitaldian, baita orduan atentatua “gatazkaren ondorio bat gehiago” zela esan zutenak ere. Kontuan hartu beharreko urratsa. Denen artean landutako dokumentu bat irakurri zuen Xabier Txurruka alkateak. Denen artean landu bai, baina sinatu ez zuten denek sinatu. Ez dakit zehazki zein zen hori eragotzi zuen esaldia, edo hitza. Atentatu ankerra gaitzesten zuena, menturaz. Oraingo ankerkeriak saihestea bezain beharrezkoa da iraganekoak salatzea. Motxilarik arinduko badugu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902