Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
2018ko lehen astean

Gripeak goraka darrai eta 100.000 biztanleko 360 kasura heldu da

Eraginik handiena izan duen biztanle taldea 0-4 urteko haurrena da, 100.000 biztanleko 138,6 kasu izan baitiran

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urtarrilaren 10a, asteazkena - 12:24etan eguneratua

Antes de medicarse, conviene distinguir los síntomas de una gripe o de un resfriado.

Gripe (Oskar Martínez)

Galería Noticia

Antes de medicarse, conviene distinguir los síntomas de una gripe o de un resfriado.

Gripeak hazten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 100.000 biztanleko 360,02 kasura iritsi da 2018. urteko lehen astean, epidemia honekin urteko garai honetan gertatu ohi den bezala. Hala adierazi Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zaintza Epidemiologikoko Sareek-Mediku Jagoleek eta Osakidetzak astero egindako azken txostena.

DONOSTIA. Urteko lehen astearen berri ematen duen txostenaren arabera, eraginik handiena izan duen biztanle taldea 0-4 urteko haurrena da, 100.000 biztanleko 138,6 kasu izan baitiran. Sasoiaren hasieratik gripearen ondorioz 292 pertsona ospitaleratu dituzte, haietako 85 larri, eta 14 hil egin dira.

Osasun Sailak eta Osakidetzak giza baliabideak eta baliabide materialak indartzeari eutsi diote, gripe arriskurako planean aurreikusten den bezala. Horrela, gripe kasuen gorakadak eragindako laguntza eskaeraren gehikuntza handiari ahalik eta modu eraginkorrenean aurre egin nahi diote. Gainera, larrialdi zerbitzuekin koordinatuz, laguntza maila ezberdinen artean egunero gauzatzen den etengabeko koordinazioa ere mantendu da, eta horren buru Osakidetzako Osasun Laguntzakoko Zuzendaritzan kokatutako batzorde zehatz bat dago.

Aldi berean, gripearen berezko sintomak sumatzen dituzten pertsonen kasuan, osasun baliabideen erabilera arduratsua egiteko gomendatu dute, sintomatologiaren arabera, norberaren arazoa artatzeko eta konpontzeko osasun zerbitzu aproposena zein den baloratuz: familia medikua, Arreta Iraunkorreko Puntuak eta, azken kasuan egoera larritzen bada, ospitaletako larrialdi zerbitzuak. Era horretan, arreta jasotzeko beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihestuko dira eta osasun sistema bera bete ez dadin lagunduko da.

Beste behin, Osasun Sailak eta Osakidetzak esker ona adierazi diete euskal osasun zerbitzua osatzen duten langileei, agertu duten profesionaltasun eta ahaleginagatik eta buru-belarri aritzeagatik, bereziki urtero gripeak eragin ohi duen arreta eskari handiko uneotan.

etiquetas: euskadi, gripeak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902