Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Agurtzane Odriozola, Ioritz Aizpuru eta Xabi Izagirre, elikagunearen kudeatzaileak

"Herritar orori irekia egongo den topagunea izatea nahi dugu Elikagunea"

Agurtzane Odriozolak, Ioritz Aizpuruk eta Xabi Izagirrek Azpeitiko Azoka Plazako Elikagunea kudeatuko dute. Saltoki arruntetatik bereiziko den gunea otsaila hasieran zabaltzea aurreikusten dute

2018(e)ko urtarrilaren 3a, asteazkena - 08:19etan eguneratua

votos |¡comenta!
Agurtzane Odriozola, Ioritz Aizpuru eta Xabi Izagirre, Elikagunearen kudeatzaileak.

Agurtzane Odriozola, Ioritz Aizpuru eta Xabi Izagirre, Elikagunearen kudeatzaileak.

Galería Noticia

  • Agurtzane Odriozola, Ioritz Aizpuru eta Xabi Izagirre, Elikagunearen kudeatzaileak.

Azpeitia. Zer da Elikagunea?

Xabi Izagirre (X. I.): Azpeitia erdigune bezala hartuta 150 kilometroren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik bilduko dituen saltoki iraunkorra da. Heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari dendak osatua. Ohiko saltoki bat izatetik haratago, Elikagunea dastaketa eta heziketa gune bat izatea nahi dugu, ekimen ezberdinak antolatuz eta herritar guztien topagune izanez.

Zer eskainiko du/duzue? Zein du berezitasuna?

Agurtzane Odriozola (A.O.): 150 kilometroren bueltan ekoiztutako lehengaiekin osatutako elikagai oro, bertan hazitako animalietatik eratorritako edozein produktu edota euskal portuetan itsasoz deskargatutako arraina egongo da salgai, kontsumitzailearentzat arrazoizkoa eta ekoizlearentzat justua den prezioan. Lehengai bakarreko produktuetan %100 izango da bertakoa eta eraldatutako elikagaien kasuan gutxienez %50ak beteko du baldin-tza bera. Kalitate ziurtagiri eta ekoizpen mota anitzak eta Euskal Herriko herrialde desberdinetako produktuen erreferentziak izango ditugu. Bertako sukaldean prestatutako jakien eskaintza zabala ere izango dugu. Aldi berean, kontsumitzailearen eta ekoizlearen arteko zubi lana egin nahi dugu, etxaldeetara bisitak, produktuen aurkezpenak edota dastaketak antolatuz, bertako produktuak balorean jarriz.

"Azpeitia erdigune bezala hartuta 150 km-ren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik bilduko dituen saltoki iraunkorra da Elikagunea"

Zer garrantzia du bertako produktuak balorean jartzeak?

Ioritz Aizpuru (IA..): Bertako ekoizleen lana errentagarri bilakatu nahi dugu, lanpostu duinak sortuz eta etorkizuneko landa eremu bizi bat bermatuz, elikadura burujabetza helburu izanik.Horretarako ezinbestekoa da bertako produktuak balorean jartzea eta bertan ekoiztutakoa bertan jateak duen garran-tziaz jabetzea, lehen sektorean ez ezik, gure osasunean duen eragin zuzenaz jabetuz.

Zeintzuk izango dira zuen funtzioak?

(I.A.): Agurtzane harategian ariko da, Xabi sukaldean, eta ni, Ioritz, janari dendan.

Proiektua abian jartzeko crowdfunding kanpaina abiatu zenuten. Nola joan da?

"Azoka plaza irekia eta bizia nahi dugu eta norabide horretan hainbat ekimen burutzea aurreikusten dugu, baserritarrekin elkarlanean"

A.O.: Oso gustora gaude herritarren erantzunarekin. Bi helburu nagusirekin jarri genuen martxan kanpaina, langile bazkideok egin dugun ekarpenaz gain hasierako inbertsioari aurre egiteko likidezia eta bazkideak lortzea, bide batez egitasmoa ezagutzera eramanez. Likideziari dagokionean, ezarri genuen gehiengo kopurua gainditu dugu eta gainera 100 famili/elkarte egin dira kooperatibako bazkide.

Herritar eta eragileen babesa duzuela esan daiteke, beraz.

X.I.: Bai, hasieratik garbi izan dugu herritar guztiei irekitako proiektua izan behar zuela Elikaguneak, eta norabide horretan jardun dugu, parte hartzea oinarri duen kooperatiba bat eratuz eta kontsumitzaile, ekoizle zein eragileen ekarpenak jasoz proiektua osatuz. Herritar eta eragile guztion elkarlana izan nahi dugu oinarri, herritar orori irekia izango den topagunea eraikiz.

Elikagunea Azpeitiko azoka plaza berrituan kokatzen da. Lehen sektorearen motorra izatea du helburu, eta ekoizle eta baserritarren gune ere bada. Nola kokatzen da Elikagunea hor? Bateragarria da?

I.A.: Guztiz bateragarria dela uste dugu, Elikagunea aste osoan izango da zabalik eta azokara bertaratu ezin duten herritarrek eskuragarri izango dituzte baserritarrek ekoiztutako elikagaiak, edota azokara doazenek erosketa saskia osatzeko produktu oro izango dugu, haragia, arraina, kontserbak, frutak Azoka plaza irekia eta bizia nahi dugu eta norabide horretan hainbat ekimen buru-tzea aurreikusten dugu, azoka egunetan esaterako, bertaratzen diren baserritarrekin elkarlanean, beraien produktuekin dastaketak burutuz, hauek balorean jarriz eta azoka bera indartuz. Elkarlanean azoka plaza biziago bat lortu dezakegula uste dugu. Eregi

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik kuttunena. Hirurak: leku bat baino gehiago, lagunartea eta jan-edana dagoen edozein.

Mendi bat. Hirurak: Azpeitia eta Azkoitia hartzen dituen Izarraitz.

Hondartza bat. Hirurak: Zumaiako Itzurun.

Paisaia idiliko bat. Hirurak: Artaldea larrean mendi magalean.

Festa edo kultur ekitaldi bat. Hirurak: Azpeitiko santotomasak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902