Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Paul Urkijoren lehen film luzeak harrera ona izan du Sitgesen eta Donostiako Beldurrezko Astean
2018(e)ko urtarrilaren 3a, asteazkena - 06:11etan eguneratua
Urkijo ‘Errementari’ pelikulako aktore batzuekin.
Vista:
donostia- Errementari pelikula zinema aretoetan estreinatuko da datorren martxoaren 2an Filmax-en eskutik. Paul Urkijo Alijo zinemagilearen lehenbiziko film luzea da, Patxi Errementaria euskal ipuin tradizionalean inspiratutakoa.
Jaialdietan zabaldu da zinta orain arte: Sitgesen harrera ona izan zuen film luzeak eta Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astean publikoaren saria jaso zuen. Aurrekariak ezin hobeak dira gainerako ikusleengana iristeko eta haiei ere beldurrezko ipuin gotiko hau eskaintzeko. Urkijok berak azaldu duenez aurreiritziei buruzko istorioa ere bada, baita jendeari buruzkoa ere: “Kanpotik modu batean ikusten ditugu pertsonak, haien barruko infernu psikologikoa ulertu gabe”.
istorioaHamar urte pasatu dira 1833ko lehenengo gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat iker-tzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak.
Istorioari aurpegia eta ahotsa jartzen dioten aktore nagusiak Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy eta Ramón Agirre dira.
Errementari filma euskaraz grabatuta dago, ipuinaren jatorrizko hizkuntzan, eta galduta dagoen euskalki baten traza eman diote: Arabako euskararena. Euskalki hori berreskuratzeko eta ulergarri egiteko, Koldo Zuazo hizkun-tzalari eta ikertzailearen laguntza jaso dute.
Filmak Álex de la Iglesiaren babesa jaso du, eta Luis de Oza, Carolina Bang, Lara Izagirre eta Kiko Martínezek ekoiztu dute, Kinoskopik, Pokeepsie, Gariza, Nadie es Perfecto, Ikusgarri Films eta The Project (Frantzia) ekoiztetxeekin batera. EITBk eta Euskaltelek ere parte hartu dute eta Eusko Jaurlaritzaren, ICAAren eta Gasteizko Udalaren babesa jaso du. Filmax Internacional arduratuko da, gainera, nazioarteko banaketaz. - N.G.
Koopera - Cáritas llama al ahorro de agua y al consumo sostenible en la moda
Una app permite calcular cuánta agua se consume al fabricar prendas de vestir
Youtubers escalan la Sagrada Familia burlando seguridad
Suben por las torres de la catedral por la estructura de hierro del interior
Telesilla fuera de control lanza por los aires a esquiadores
Al llegar a la parte baja de la estación el telesilla escupía a los pasajeros lanzándolos por los aires
Euskadi activa un aviso amarillo por nieve en el interior para mañana
Mañana se prevé que la cota de nieve se sitúe en torno a los 400 ó 500 metros de madrugada
Torrent abrirá este jueves nueva ronda de consultas
Reprocha las "intromisiones ilegítimas y antidemocráticas del Estado" contra la actividad normal del Parlament
La Fiscalía pide más pena para Urdangarín y Torres por haber sido el "motor" del delito
Para el exduque pide que se incremente la condena 6 años y 3 meses hasta los 10 años
PNV acusa a PP, PSOE y C's de buscar "oscurantismo" en la Ley de Secretos Oficiales
Esteban pide a Rajoy que la reforma, originaria del PNV, “no quede aguada y nos obligue a votar no”
[FOTOS] Arroyo y Robertson, campeones
Vencen en la Clásica de Donostia y logran el título vasco de 10 kilómetros en ruta