Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzun aktak eta ordenantzak digitalizatzen hasi da

1501ekoak dira testu zaharrenak eta aurkitutako bitxikerien artean euskararen debekua dago

Aitziber Muga - 2018(e)ko urtarrilaren 2a, asteartea - 06:02etan eguneratua

votos |¡comenta!
Artxiboko dokumentuak digitalizatzen ari den aditua lanean.

Artxiboko dokumentuak digitalizatzen ari den aditua lanean. ( Argazkiak: N.G.)

Galería Noticia

  • Artxiboko dokumentuak digitalizatzen ari den aditua lanean.
  • XVIII. mendeko akta, euskararen debekua jasotzen duenak.

Oiartzun- Oiartzungo Udaleko ordenantza eta akta zaharrak digitalizatzeko lanak hasi dira. Helburua orain arte artxiboan zeuden dokumentuak eta legeak guztien eskura sarean jartzea da. Gainera, behin digitalizatuta, akta zaharrak kontsultatzeko ez da beharrezkoa paperak ateratzea eta honenbestez liburuak ez dira hondatzen.

Oiartzungo artxiboan aurkitzen diren dokumentu zaharrenak XVI. mendekoak dira, izan ere aurkitu diren lehenengo ordenantzak 1501. urtekoak dira eta orain arte egindako lanetan bitxikeri asko aurkitu dira.

Horietako bat XVIII. mende hasieran euskararen erabilera debekatu izan zela da. Hizkuntzen irakaskun-tzari buruzko Oiartungo dokumentutan egiten den lehenengo aipamena 1704koa da.Urte horretako abenduaren 6an Udalbatzak Frantzisko Juanberria Urnietako eskola-maisuarekin hitzarmena egin zuen. Maisuaren betebeharrak ez ziren soilik idazten, irakurtzen eta zenbatzen erakustea;hezibide eta portaera onak sustatzeko kontuak ere bazeuden bere eskolan.

Hasieran, Juanaberriaren baldin-tzetan dotrina euskaraz ematea adosten da: “y podrá mandar a un muchacho que sepa bien, diga las oraciones, a la mañana en bascuenze y a la tarde en romance”. Beherago ordea, jarrera hau jazarpen bihurtzen da. Maisuaren egitekoen artean, umeei, eskolan ez ezik, kalean euskaraz hitz egitearen debekua gogoraraztea eta hori bideratzea dago: “En berano, desde marzo asta los húltimos de septiembre, yrá el maestro a la escuela a las siete de la mañana y podrá salir como arriua está dicho. Y a la hora de salir les dará orden para que ninguo able bascuenze, y que los acusadores tengan también particular cuydado para auisar al maestro quiénes hablan”.

Ordurako salatari eta zigorren dinamika martxan zegoen. Bailararen kasuan erantzuna zotz edo makiltxoa zen. Tresna edozein delarik ere, Oiartzungo kasuak beste gauza bat agerian uzten du: zigortu eta debekatu beharreko esparruen artean euskararen erabilera zegoela eta jazarpen honen izaera goiztiarra izan zela. Neurri hauek herrietan pixkanaka ezarri ziren, teorian, askotan ez baitziren bete. Denbora igaro ahala gaztelaniari geroz eta garrantzia handiagoa ematen hasi zitzaion, maisuei eskolak hizkuntza horretan ematea agindu zela.

Alabaina, euskararen inguruko neurriak XVI. mende erdialdetik eman ziren. Batzar Nagusietan prokuradore izateko gaztelania irakur-tzen eta idazten jakin behar zen. Izatez, ez zen euskararen kontrako jarrera, baizik eta elitizazioa eta gobernuaren partaidetza ixtekoa. Ia osotasunean euskaldun elebakar eta alfabetatugabea zen lurralde batean gobernu itxi bat lortzeko eta gobernu-erakundeetan jarduteko baldin-tzak ziren.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902