Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sinbolismoz betetako lanak abiatu du argitaletxe berria

Luis Garde iruindarrak harresiaren eta bidaiaren irudiak landu ditu ‘Barbaroak baratzean’ obran

Martes, 2 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!

donostia- Balea Zuria abenturan itsasoratzeko lehen proposamena Luis Garde iruindarrari egin zioten. “Gure harridurarako, baietz esan zigun”, aitortu zuen liburuaren aurkezpenean Aritz Gorrotxategi argitaletxeko kideak. Elkarlan horren emaitza da Barbaroak baratzean lana, “sinboloz betea”.

Poesian ere istoriotxoak konta-tzea gustuko du Gardek baina azken urteotan narratiban arituta, horretarako beharra ez duela sentitu aitortu zuen eta sinbolismora jo du erabat oraingoan. Errepikatzen diren irudiak badaude haren olerkietan: harresiarena da horietako bat. “Gure gizartea harresiz beteta dago, fisikoak edo bestelakoak. Identitate harresituaren garaian gaude. Ez bazara gutarra, gure identidadekoa, arrotza zara, bestea, barbaroa. Gutakoa ez den edonor da barbaroa, norberak aukeratzen du zein den barbaroa berarentzat”, azaldu zuen Gardek. Askotan etorkinak ditugu barbarotzat, baina baita desberdina den edonor ere: “Bitasunean, manikeismoan bizi gara”. Lanaren izenburuak hori islatu nahi du: “Arrotzak gurean esan nahi du”. Baratzearen metafora, berriz, gure etxearekin, gure “mundutxoarekin” lotu du Gardek.

Bidaiaren irudia ere errepikatu egiten da liburuan: norberaren bizi-tza bidaiarekin edo etorkinen errealitatearekin erlazionatu daiteke ba-tzuetan. Bidaia horietan zerbait galtzen dela beti ere nabarmendu du Gardek. Beldurra, hesiak, uhinak... horrelako kontzeptuekin ere jolastu du idazleak.

Haiekin liburua kaleratzeko eskaini ziotenean baietz esan zien Gardek Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategiri eta lerro batzuk ida-tzita bazituen ere, horiek baztertu eta hasieratik ekin zion liburua idazteari. “Ahots poetikoa eta kontzeptua garbi neuzkan, hori bai, eta hori izaten da zailena”, onartu zuen. Barbaroak baratzean izenburua ere buruan zuen: “Indarra du eta onomatopeia ere badago”. Emaitzarekin pozik dago iruindarra eta Balea Zuriak egindako aurkezpenarekin ere bai.- A.Z.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902