Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Silbestreko lasterketarekin agurtuko dute urtea bihar Urola Kostan

Zumaiaren kasuan, lasterketako sariez gain, Gabonetako erakuslehio lehiaketako sariak banatuko dira 13.30ean

Ane Roteta Javi Colmenero - Sábado, 30 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
San Silbestre lasterketako partaideak, ibilbidearen irteeran, duela urte batzuk.

San Silbestre lasterketako partaideak, ibilbidearen irteeran, duela urte batzuk.

Galería Noticia

  • San Silbestre lasterketako partaideak, ibilbidearen irteeran, duela urte batzuk.

Zarautz- Bihar helduko da urteari agur esateko garaia, eta tradizioak agintzen duen bezala, San Silbestre egunarekin batera lasterketak egingo dira Gipuzkoako zenbait txokotan, eta Urola Kostako herrietan ez da gutxiagorako izango.

Aizarnazabalen, Getarian, Orion eta Zumaian goizez egingo dira lasterketak, eta arratsaldean, berriz, Zarau-tzen eta Aian jokatuko da lasterketa herrikoia. Eta herriak korrikalariz betetzeaz gain, umorez eta giro onez beteko dituzte kaleak parte-hartzaileen mozorroek beste behin ere.

Hasteko, Aizarnazabalgo proba eguerdiko 12.00etatik aurrera jokatuko da, eta aurten ere herriko Kirol Elkartea ibili da antolaketa lanetan. Getarian ere probak ez du hutsik egingo eta ordu berean hasiko dira lasterka parte-hartzaileak. Kasu honetan, antolatzaileak Kirolgune eta Getariako Udala izan dira.

Aizarnazabal, Getaria, Orio eta Zumaian goizez egingo dira lasterketak, eta Zarautz eta Aian, berriz, arratsaldez jokatuko dira

Orion ere eguerdian lehiatuko da lasterketa eta bi proba izango dira. Batetik, haurrek izango dute parte hartzeko aukera, 11.30ean, eta nagusien proba, berriz, 12.00etan hasiko da Ikastola aurrean. Lehenengoek buelta txikia egingo dute, eta helduek, aldiz, lehenik buelta txikia egin beharko dute eta, ondoren, handia. Helduen proban parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegian eman dezakete izena, bertara joanda ala 943 894 428 telefonora deituta. Bestalde, parte-hartzea bultzatzen duen lasterketa denez, Orioko Udalak adierazi du lehendabizi iristen direnek ez dutela saririk izango. Hala, partaide guztien artean zozkatuko dira zenbait sari. Gainera, lasterketaren bukaeran, Arkaitz tabernak salda banatuko du partaide guztien artean.

Zumaiaren kasuan VIII. Biko lasterketa mistoa jokatuko da (12.00etan) eta hiru kategoria izango dira: benjaminak eta aurrebenjaminak (250 m.), alebinak eta infantilak (1.100 m.) eta helduak (5.000 m.). Sari banaketa 13.30ean egingo da Beheko plazan eta, horrez gain, Gabonetako erakuslehio lehiaketako sariak ere banatuko dira. Gainera, goizean txorizo pintxoak eta salda izango dira dastagai.

Eta arratsaldean, esan bezala, aiarren eta zarauztarren txanda izango da. Aiako lasterketaren kasuan, proba 17.00etan hasiko da eta izena emateko aukera ordu erdi lehenago egongo da, hau da, 16.30ean. Horretaz gain, goizean (10.00etatik aurrera) Auto Slaloma ikusi ahal izango da Ubegun industriagunean.

Amaitzeko, zarauztarren 4 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Musika Plazan hasi eta amaituta. 17.00etan haurrek hartuko dute parte eta 18.00etan, berriz, helduek, eta ohi bezala, mozorro onenarentzat saria izango da. Izena emateko aurrez Helmuga Kirolak-era jo beharko da, baina egunean bertan Musika Plazan ere egin ahal izango da.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902