Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ipuin kontaketa saioak Zarautzen, urtarrilaren 2tik 4ra

Haurren emozioak, kulturartekotasuna eta hezkuntza landuko dituzte 11.30etik aurrera egingo diren hiru saioetan

Sábado, 30 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!

Zarautz- Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak, Immigrazio eta Prebentzio zerbitzuarekin elkarlanean, haur eta gurasoei zuzendutako hiru ipuin kontaketa saio antolatu ditu gabon oporretarako.

Saioak Zarauzko Udal Musika Eskolako aretoan eskainiko dira urtarrilaren 2, 3 eta 4ean, hain zuzen ere, goizeko 11.30etik aurrera, eta bertan, haurren emozioak, kulturartekotasuna eta hezkun- tza izango dituzte hizpide ipuin kontalariek, beste gai batzuen artean.

Hiru saioHala, urtarrilaren 2an, hiru eta sei urte bitarteko haurrentzat eta euren gurasoentzat Oihana Etxegibelek haserrea, beldurra, lotsa eta poza bezalako emozioen inguruko ipuina kontatuko du, Emozioen zurrunbiloa izenekoa.

Urtarrilaren 3an, aldiz, bost eta zortzi urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako saioa izango da: Maite Francok Nire etxea zurea da istorio sorta eskainiko ditu, kulturartekotasuna lantzeko, umorea, misterioa, parte-hartzea eta jolasaren bidez.

Azkenik, urtarrilaren 4ean zor-tzi eta hamar urte bitarteko haurrek Itziar Saenz de Ojerrekin izango dute ipuin kontaketa saioa. Bertan, ipuinek eskaintzen diguten magiaz baliatuko da kontalaria, izaera, gorputz eta desira ani-tzen mundu batera bidaiatzeko Ipuinetatik jabekuntzarantz ipuinarekin. - A.R.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902