Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Jon Zabaleku Oiartzungo Zabaleku Informatika dendako arduraduna eta ‘10 bitxi’ sariaren irabazlea

“Ingurutik bezeroak etortzen zaizkigu euskaraz hitz egiten dugulako eta konfidantza ematen dielako”

Jon Zabalekuk duela bi urte zabaldu zuen Oiartzunen Zabaleku Informatika denda eta aurten ‘10 bitxi’ saria irabazi du Oarsoaldeko establezimendu onenari

Aitziber Muga - Sábado, 30 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
Jon Zabaleku

Galería Noticia

  • Jon Zabaleku

Oiartzun- Zabaleku Informatika Oiartzungo Done Eztebe plazan kokatzen da, udaletxearen eta Fermiñene etxearen artean. Nahiz eta bere auzoa, Iturriotz, oso gustukua izan, Jon Zabalekuk bere establezimendua herriko bihotzean ireki izana oso erabaki ona izan zela pentsa-tzen du. “Guztien eskura gelditzen da”, aitortzen du.

Zerk bultzatu zintuen garai latz hauetan zure establezimendua irekitzera?

-Garai txarrenean hasi ginen. Nik lana egiten nuen Oreretako denda batean eta konturatu nintzen Oiar-tzunen horrelako dendarik ez zegoela eta behar zela. Gainera, nik denda eramateko beste ideia batzuk nituen eta animatu nintzen nire establezimendua irekitzera. Zenbait urte egin nituen besteen kontura lan egiten eta garaia iritsi zen denda hau zabaltzeko. Lehenengo urtea proba moduan izan zen eta dagoeneko bi urte bete ditugu, beraz oso seinale ona da.

Zein zerbitzu eskaintzen dituzue Zabaleku Informatikan?

-Informatika zerbitzu integral bat ematen dugu. Bai salmenta, bai konponketa, bai programazioa eta baita aholkularitza ere. Azkenean aholkularitza da jendeak gehien eskertzen duena.

Herrian ba al dago informatika zerbitzua eskaintzen duen beste dendarik?

-Abenduaren 1ean bi urte egin ditu zabaldu genuenetik eta Oiartzunen dagoen lehenengo informatika denda da. Bakarrak gara.

Zein izan da bezeroen erantzuna bi urte hauetan?

-Egia esan oso ona izan da,bai Oiar-tzungoa, baita ingurukoa ere. Inguruko jendeari dagokionez, nabari-tzen ari gara hona etortzen direla euskaraz hitz egiten dugulako. Inguruan informatikako denda guztiak gazteleraz aritzen direnez, konfidantza ematen die euskaraz entzuteak eta gugana jotzen dute askok. Errenteria, Pasaia, Lezo, Irun... herri horietatik etortzen zaigu jendea.

Zein da zuen bezeroen profila?

-Denetarik daukagu, baina batez ere enpresentzat lan egiten dugu. Hemen inguruan enpresa asko daude, baina dagoeneko Gipuzkoa osoko enpresei mantenua egiten diegu.

Denda ireki baino lehen zure negozio propioa irekitzeko lagun-tzarik edo aholkularitzarik jaso zenuen?

-Jo nuen Oarsoaldeko agentziara, baina egia esan laguntzarik ez nuen jaso. Ideiari atzera egin zioten;traba gehiago jarri zizkidaten, lagun-tza baino. Kexak sartu nituen ida-tziz. Ezagutzen dut jendea Oarsoaldea agentziara jo dutenak eta oso pozik daudenak jaso duten lagun-tzarengatik, baina ni bezala badaude beste batzuk ez dutenak jaso espero zuten laguntza. Gestoriak asko lagundu ninduen eta Interneten ere informazioa bilatu nuen.

Eta finantziazioari dagokionez ere zailtasunak izan zenituen?

-Bai, asko. Krisiaren aitzakiarekin krediturik ez ziguten eman.Ingurukoek lagundu zidaten.

Azkenean zailtasunak zailtasun aurten Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako eta Oarsoaldeko merkatariek hautatutako ‘10 bitxi’ saria lortu duzue eskualdeko establezimendu onenari.

-Bai, sorpresa bat izan da, ez genuen espero. Guk bakarrik bi urte daramatzagu eta han 15, 20 eta 30 urte zeramatzaten establezimenduak zeuden. Gainera, Oiartzun herri txikia da eta ez dauka Oreretak edo Pasaiak bezalako mugimendurik. Oso pozik hartu dugu.

Itturriko, Oiartzungo merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteko, lehendakari ere bazara.

-Bai, hori ere tokatu zait.

Herriko merkataritzaren egoera nolakoa da?

-Nahiko beltza ikusten dut panorama. Komertzio gehienen nagusiak adinean gora doaz, jubilaziora gerturatzen eta jubilatzen direnean jarraipenik ez da egongo. Oiartzunen aukera gutxi daude;arropa denda gutxi dago, zapata dendarik ez daukagu... Beraz, jendea herrian ez dagoen zerbait kanpora erostera joaten denean, aprobetxatzen du kanpoan dena erosteko. Orain Udalarekin batera merkatari elkartea suspertzen hasi gara. Ea jendea mugitzen dugun.

Zer eskatzen diozu urte berriari?

-Bi pertsona hasi ginen lanean eta orain hiru gaude. Urte berriari gauden bezala mantentzea, egonkortasun bat izatea, eskatuko nioke eta enpresa gehiagoarekin lanean hastea. Ezer gehiago ez.

Gipuzkoako txokorik maiteena. Iturriozko mendi bateko txoko bat. Galdu nahi dudanean handik ibiltzen naiz.

Paisaia idiliko bat. Aiako Harria.

Mendi bat. Oiartzunen Aiako Harria esan behar dugu.

Hondartza bat. Zumaiako hondartzara joango nintzateke.

Festa edo ospakizun bat. Iturriotzeko santiyuak, dudarik gabe.

G

ipuzkoatzen

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902