Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urtsuaranen anexiotik 70 urte

Urtsuaran auzoa Segura eta Idiazabalen artean banatuta egon zen baina azkenean Idiazabali egokitu zitzaion. Bihar, kontzertua izango da auzoan.

M. Aranbururen erreportajea - 2017(e)ko abenduaren 29a, ostirala - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Joxe Etxaide alkatea, On Eduardo Zabaleta bikarioa, Nazario eta Bitoriano Telleria, Enrike Agirre, Justo Mujika eta Cabezas Davan, Gobernu Zibileko idazkari nagusia.

Joxe Etxaide alkatea, On Eduardo Zabaleta bikarioa, Nazario eta Bitoriano Telleria, Enrike Agirre, Justo Mujika eta Cabezas Davan, Gobernu Zibileko idazkari nagusia. (Argazkia: J. Iparragirre)

Galería Noticia

  • Joxe Etxaide alkatea, On Eduardo Zabaleta bikarioa, Nazario eta Bitoriano Telleria, Enrike Agirre, Justo Mujika eta Cabezas Davan, Gobernu Zibileko idazkari nagusia.

Egun, Urtsuaran Idiazabalgo auzo bat da, baina ez da betidanik guztiz hala izan. Atzoko egunez, 70 urte bete ziren anexio horretaz. “Garai batean Urtsuaran Idiazabal eta Segurarena zen, biena. 1852. urtean erabaki zuten banaketa hori egitea, baina arrazoiak ez dira argiak. Hala, bi herriek partzoneria desegin eta erdibanatzea erabaki zuten. Dirudiena da elkarren arteko erlazioa, behintzat ez zela oso ona”, azaldu du Anttonio Berasategi, Idiazabalgo historialariak.

Banaketa horren ondorioz, ia baserri guztiak Segurari egokitu zitzaion zatian geratu ziren, eta baita Etzegarate gaina ere. Mendi ingurua eta pare bat baserri, berriz, Idiazabalentzat izan zen. Bizitza gehiena, beraz, Segurako lurretan zegoen. Pentsa, urtsuarandarrek garai hartan ez zuten Parrokiarik, eta Segurak, berriz, bi zeuzkan: bata herri erdikoa, eta bestea Santa Engrazikoa. Eskaera egin zuten eta azken parrokia hori mugitu eta auzoan jarri zuten, baina izena mantendu zuen. Errezatzera ez, baina Urtsuarango biztanleak Seguraraino joan behar ziren tramite, erosketa eta bestelako hainbat betekizun egitera. Lan mardula izaten zen hori eta asko ez zeuden batere gustura banaketa horrek ekarritakoarekin. Hala, Idiazabalgo Udalarekin akordio batera iritsi ziren: Ur-tsuaran Idiazabalera pasatuz gero, Idiazabalek Etzegaratetik barrena bidea egingo zela ziurtatu zien bertako biztanleei. “Segurara bidea egitea zailagoa zen. Idiazabal gertuago zegoen eta Etzegarateko aldea aprobetxatzeko ere errazagoa zen”, gaineratu du Berasategik.

Aldaketa 1944. urteko urrian hasi zen. Urtsuarandar batek 163 biztanleen izenean idatzi bat aurkeztu zuen Idiazabalgo Udaletxean, bertara atxikitzeko arrazoiak azalduz. Halaxe agertu zuten txostenean: “Idiazabalekin dugu harreman gehien, eta Segurarekin beharrezkoak diren loturak besterik ez ditugu. Garraiobiderik ez dugunez, Santa Barbara mendia zeharkatu beharra izaten dugu Segurara joan nahi dugun bakoi-tzean, eta askotan laneguna galtzen dugu. Razionamenduak jasotzera ere (ogia bederen) Idiazabala jotzen dugu. Segurak ez dizkigu legeak agindutako zerbitzuak eskaini eta horiek Idiazabalgo Udalak eman dizkigu. Ekonomikoki ere Idiazabalekin dugu lotura”. Zehazki ez dago garbi zenbat jende bizi ziren auzoan momentu horretan, baina Berasategiren ustez, 200 lagun inguru izango ziren.

seguraren ezezkoaTxosten hori Idiazabalgo Udalean jaso eta urte eta erdira onartu zuten. Bi herrien arteko tirabira hasita zegoen ordurako, eta Idiazabalek Urtsuaran hartzeko prestutasuna gertu zuen. Horrela, 1946an Udalak Gipuzkoako Gobernadore Zibilari eskaera egin zion esanez arazoari irtenbidea emateko segurarrek komisio berezia sor zezatela eta idiazabaldarrek ere halaxe egin zuten. Akordiorik ez zela ikusita, Gobernu Zibila bi herrien arteko bitartekari lanak egiten hasi zen. Idiazabalek Urtsuaran batzearen arrazoiak azaldu zizkien, eta urte horretako azaroaren 10ean, Madrilen egindako Ministroen Kontseiluak erabaki zuen auzoa, bere osotasunean, Idiazabalena izatera pasako zela.

Atzoko egunez, duela 70 urte, lehertu zen festa. Udaleko ordezkariak, Gobernadore Zibilaren idazkari orokorra, zein idiazabaldar eta ur-tsuarandarrak bildu ziren. Festa polita egin zuten, eta orduko irudiek agertzen duten moduan, mugan zinta eta guzti moztu zuten. Espero bezala, segurarrak ez ziren azaldu ez zutelako anexioaren akta sinatu nahi, baina, hala ere, onartuta geratu zen anexioa. Ondoren, urte ba-tzuetan tira-birak ere jarraitu zuen, izan ere, Segurak errekurtso bat aurkeztu zuen, baina Gobernuak ez zuen onartu. Hala, 1947ko abenduaren 28an, ofizialki, Urtsuaran guztia Idiazabalen parte izatera pasa zen. “Eskola ofizializatu egin zen eta irakasle ofiziala ekarri zuten. Gainera, bidea izateak ere hasiera batean auzoari bizia eman zion, nahiz eta gero askok alde egin duten”, nabarmendu du historialariak.

urteurrena ospatuzUrteen poderioz, bertako biztanle kopuruak behera egin du, eta atzo bertan Udaletxean azaldutako datuen arabera, egun 31 pertsona daude erroldatuta. Bertan bizi den bat Belen Berasategi da, eta haren hitzetan, auzoko egoera asko aldatu da: “lehen eskola ere bertan geneukan, baina duela urte askotatik ez. Hogei lagun inguru biziko gara hemen”. Bihar, ordea, jendetza inguratzea espero da Ipar Euskal Herriko Amaren Alabak kantari taldeak eskainiko duten kontzertura. Saioa 17.30ean hasiko da, Urtsuarango Elizan. Antolatzaileek bertara gertura-tzeko gonbita zabaldu dute, urtemuga elkarrekin ospatzeko aukera paregabea izango delako.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902