Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur Lau Haizetarako Olentzeroa aterako da

Bihar Ereintzaren txanda izango da eta berrikuntza bezala 20.00etan saio berezia eskainiko dute Herriko plazan

Sábado, 23 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!

Errenteria- Errenteriako Lau Haizetara euskaltzaleon topaguneak, urtero bezala, gaur, abenduaren 23an, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko du.

12.00etan haurrentzako ekitaldia egongo da Reina Aretoan eta arratsaldean, 17.00etan, ongietorria emango zaie bi pertsonaiari Madalen ermitan. Errioxa biribilgunetik atera eta herrian zehar bere karrozan buelta bat eman ondoren, 18.30ean Herriko Enparantzan haurren gutunak jasoko dituzte eta Gaztainerre jaia ospatuko da.

Bihar, ordea, Ereintzak antolatzen duen Olentzeroaren txanda izango da. Aurreko urteetan bezala, ohiturari jarraituz, Gabon Gauean ilunabarreko 18.15ean, Olentzero Erein-tza elkarteko egoitzatik irtengo da.

Parte hartu nahi duenak, baserritarrez jantzita agertu behar du Ereintzako egoitzan 17.45ean azkeneko entseguak egiteko.

Olentzerok, herriko kaleetan barrena egingo du bere ibilbidea, Erein-tzako txistu eta tronpeta bandak eta Andoitz Antzizar trikitilariak lagundurik. Xabier Vesgaren zuzendari-tzapean arituko da abesbatza herrikoia kantuan.

Aurten, berrikuntza bezala, ohiko geldialdiez gain (Biteri, Magdalena, Mikelazulo, Santa Klara, Etxeberriak eta Biteri Txiki) eta ibilbidea amai-tzeko, Errenteria Musika Kultur Elkarteko taldea, herriko gainon-tzeko Olentzeroekin eta herriko abesbatza ezberdinekin, Herriko Enparantzan saio berezia eskainiko dute, 20.00etan. Saio honetan, Haur eder baten bila, Horra Mari Domingi, Olentzero joan zaigu eta Hator, hator gabon kantuak bat eginik abestuko dira.

Bestalde, Errenteriako auzoetan Olentzero desberdinak ere aterako dira. Agustinetan, Galtzarabordan (Parke kaletik) eta Gaztañon Olen-tzerok eta Mari Domingik bere ibilbidea 17.00etan hasiko dute. Azkenik, 19.00etan Kalera Kalera ikazkinaren txanda izango da.

TrafikoaEguberrietan antolatzen diren zenbait ekintzek aldaketak eragiten dituzte trafikoan. Errenteriako Udaltzaingoak bihar Erdigunea 11.00etatik 22.00etara itxiko duela iragarri du.

Aparkatzeko arazoak arintzeko xedearekin, Iztieta pasealekuan kotxea utzi ahalko da biharko 18.00etatik igandeko 22.00ak arte. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902