Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Neguko Oporrak’ programa gaur abian jarriko da

Errenteriako Udalak ekintza bereziak prestatu ditu zero eta hamazazpi urte bitarteko haur eta gazteentzat

2017(e)ko abenduaren 22a, ostirala - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!

Errenteria- Errenteriako Udaleko Gazteria Azpisailak Neguko Oporrak programa antolatu du. Programaketa berezi hau gaur bertan hasiko dira. Doakoak diren ekintza hauek zero eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeentzat izango dira, gaurtik urtarrilaren 4ra arte.

Honela, zero eta bost urte artekoentzat Txikien Txokoa prestatu da. Familia giroan egoteko guraso eta haurrei zuzenduriko espazioa izango da. Haurrak helduek lagunduta egon beharko dute. Jose Luis Caso aretoan izango da 16.00etatik 18.45era.

Haurren txokoa, berriz, sei eta hamabi urtekoentzat izango da. Goizetan, Errenteriako ludoteketan egingo dituzte ekintzak eta bertako erabiltzaileei zuzendurik daude. Arratsaldean, berriz, haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Goizetan, Udal Ludoteketan 11.00etatik 13.00etara eta arratsaldez, berriz, Jose Luis Caso aretoan 16.00etatik 19.00etara izango dira ekintzak.

ZinemaBestalde, lau urtetik gorakoentzat bihar eta abenduaren 30ean zinema izango dute 11.00etan Niessen zinemetan. Gonbidapenak zinema saio aurreko ostiralean banatuko dira arratsaldez Merkatuzarren eta sarrera kantitatea mugatua da. Hamar urtetik beherako haurrak, heldu batek lagunduta joan beharko dute. Heldu bakoitzeko gehienez hiru haur sartu ahal izango dira.

Azkenik, nerabeentzat, hamabi eta 17 urte bitartekoentzat, Gaztelekuetan programaketa berezia egingo da. Ekintzak doakoak dira. Informazio gehiago eta programa osoa herribizia.errenteria.eus webgunean ikus daiteke. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902