Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kokagune berria Sagardo Etxearentzat

Astigarragako gobernu taldeak azterketa bat eskatu du museoa udal jabegoko eremu batera eramateko

Viernes, 22 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!

Astigarraga- Astigarragako gobernu taldeak Sagardo Etxearen kokapenaren inguruko azterlana eskatu du. Lantaldea bi arkitektok eta anbientologo batek osatuko dute. Ingurugiroa, sozioekonomia eta hirigintzaren eraginaren ebaluazioa jasoko du txostenak.

Eskatu den azterlanaren helburua Sagardo Etxeari kokagune berri bat bilatzea da, Fundazioko eremuetatik kanpo. Gobernuaren ustean, orain arte Fundazioaren jabegoan dagoen museoa etorkizunera begira bere leku propioan egon beharko litzateke, udal jabegokoa den eremu batean. Horixe izan zen, hain zuzen ere, duela bi legealdi EA eta EAJ/PNV osatutako gobernuak harturiko konpromisoa.

Azterketak bi hilabeteko iraupena izango du. Azterketa 2017ko aurrekontuetan jasota dago, PSE-EEk hala eskatuta. Gai honi dagokion informazioa azkeneko Kultura Batzordean eman zen. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902