Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Ezkuta ezineko pasioa

Xabier Euzkitze - Domingo, 17 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 08:30h

votos |¡comenta!

"Hau Xabier da, bertsolaria". Horrela aurkeztu ninduten duela egun gutxi kanpotik ekarritako hizlari baten aurrean. Kanpotar horrek ez zuen bertsolaritzaren arrastorik, baina jakin-min handia erakutsi zuen lehen unetik. Ez da dirudien bezain erraza ezer ez dakienari bertsolaria zen den azaltzea, dotorea bezain eztabaidagarria den poeta improvisador hori baino harago joan nahi bada behintzat. Joxemari Aranalderen ahotan jarri ohi dute Xalbadorren definizio bat: "bertsolaririk poetena eta poetarik bertsolariena". Aranaldek ez zituen inoiz alderatu bi alor horiek, are gutxiago nahasi: "bertsolariak bertsolari, poetak poeta". Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaren atarian egoki, ezin izan nion eutsi jarduera horren alderdirik salgarri eta harrigarriena aipatzeko tentazioari. Nola ulertarazi deus ez dakienari 14.500 lagun elkartuko direla gaur BECen zortzi orduz isiltasun sakratuan bertsoak entzutera? Musika-tresnarik gabe, ez beti oso ondo afinatu eta kantatuta. Bertsolarietan zaharrenak 42 urte, eta entzuleen artean milaka gazte. Hein handian marketinga eta itxura izan arren, misterioa da. Oinarri duen hizkuntzaren biziraupenaren pareko misterioa. Bertsolariak zer kantatu behar duten aztarrenik gabe joango dira, epaileak neur ez daitekeena neurtzera, eta antola-tzaileek naturaltasuna funts duen kultura-jarduera baten eszenaratze antinatural baten erpin guztiak zainduko dituzte. Barnetik zein kanpotik hain gutxi erakartzen nauen txapelketa-jira honi buruz ari natzaiola, hau bota dit solaskideak: "lo que más me gusta es la pasión con la que lo cuentas". Joxe Agirreri buruz hasten banatzaio, hegaldia atzeratu beharko du.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902