Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Zeruak

Karmele Jaio - 2017(e)ko abenduaren 15a, ostirala - 10:04etan eguneratua

votos |¡comenta!

A zken hilabete hauetan askotan begiratzen diot zeruari, edo, hobe esanda, zeruei, segundo bakoitzean aldatzen baitoa haren itxura. Beti izan dut zeruari begiratzeko joera, baina esango nuke azkenaldian areagotu egin dela, zerua deigarriagoa egiten zaidala: goizetan erakusten duen kolore gama, arratsaldetan erakusten duen bolumena… Batzuetan oleoz margotutako koadro baten aurrean nagoela sentitzen dut, eta askotan izaten dut hari begira geratzeko gogoa, baina ez dut egiten gehienetan. Zerbaitek galarazten dit zeruaren kontenplazio horretan geldirik geratzea.

Ingurura begiratu eta ikusten dudan jende guztia nonbaitera doa, denek dute helmuga bat eta haren bila doaz korrika. Ez dut jenderik ikusten inguruari begira, begira besterik ez. Jende gehiena doa gure eguneroko mugimenduak zuzentzen dituen utilitarismoaren eraginaren pean. Eta uste dut horregatik ez naizela gelditzen, ez dudalako haiek niri zoro bati bezala begira gelditzerik nahi.

David Le Breton izeneko pentsalari frantsesak dio gure inguruaren kontenplazioan murgiltzea, inolako helburu “erabilgarririk” gabe, erresistentzia politikoa egiteko modu bat dela, gure gizartea zuzentzen duen utilitarismoari aurre egiteko modu bat. Le Bretonek dio: “Mundua produkziorako tresna bezala ulertzen duen utilitarismoaren aurrean, ingurura begiratzeko helburuarekin paseoan dabilen pertsona indarrean dagoen logikaren aurka egiten duen norbait da, eta horregatik hartzen da askotan zorotzat”. Gaur egun zoroen kontutzat jotzen da kale erdian geratzea, zeruari begira, kontenplazioan, baina bitan pentsatuz gero, beti helburu batekin nonbaitera antsietatez joan behar horretan zoramen handiagoa dagoela iruditzen zait. Agian flâneur haren figura errekuperatzeko garaia heldu da, Flauberten nobela bateko pertsonai baten antzera hirian zehar hara eta hona begira paseoan ibiltzekoa. Agian hobe denok zoramen horrekin egingo bagenu bat, erresistentziarako modu apal horrekin. 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902