Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aurtengo San Nikolas festei hasiera eman zieten atzo Orion

Kamel Ziani Krosa jokatuko da gaur lehen aldiz eta gauean bertso saioa izango da Karelan

Ane Roteta - 2017(e)ko abenduaren 6a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Iazko San Nikolas festetako txupinazoaren irudia, Pello eta Nikolasarekin.

Iazko San Nikolas festetako txupinazoaren irudia, Pello eta Nikolasarekin.

Galería Noticia

  • Iazko San Nikolas festetako txupinazoaren irudia, Pello eta Nikolasarekin.

Orio- Abenduko zubiarekin batera, Orioko San Nikolas festak iritsi dira eta atzoko txupinazoak abiatu zituen aurtengo jaiak. Hala, larunbata arte egitarau zabala egongo da herrian eta haur nahiz helduentzako ekintza ugari izango dira.

Ohi bezala, Pello eta Nikolasak eman zioten hasiera festari atzo, eta gaueko Giranice eta Ibai Marinen kontzertuen ondoren, gaur ere, San Nikolas egunean, oriotarrek ez dute aspertzeko unerik izango.

Hasteko, estreinakoz, Kamel Ziani Krosa jokatuko da goizeko 10.00etatik aurrera Mendibeltz ondoko parkean, eta benjamin, alebin eta infantilek izango dute parte hartzeko aukera. Ondoren, Salatxok kantatutako meza izango da (11.00) eta jarraian abesbatzak kantuan jarraituko du Zakilaneko aldapan. Bestalde, Harribilek antolatutako dantzari txikien txapelketa jokatuko da 12.30ean.

Pilota eta bertso saioaArratsaldean, berriz, pilotalekuan pilota jaialdia lehiatuko da 17.00etatik aurrera eta plazak dantza emanaldi bat hartuko du 18.00etan, hain zuzen ere, Aukeran dantza taldearen Fusioa lana. Horren ondoren, Talaimendi txaranga ibiliko da kalez kale. Eta gauean Karela kiroldegian bertso saioa izango da 22.30etik aurrera. Bertan izango dira Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Egoitz Eizagirre bertsolariak. Egunarekin amaitzeko, Trakets taldearen kontzertua izango da plazan (22.00).

Bihar eta ostiralean Haurren eta Kuadrillen Eguna ospatuko da, hurrenez hurren. Gauzak horrela, bihar gaztetxoen udalbatzarra ospatuko da 11.00etan. Ondoren, puzgarriak pilotalekuan (11.30) eta herri kirolak (12.30) izango dira plazan, eta arratsaldean Pello eta Nikolasa buruhandi eta txistulariekin ibili ondoren (17.30), Akerbeltz taldeak hartuko du protagonismoa. Izan ere, bi kontzertu eskainiko ditu bihar, lehena 19.30ean eta bigarrena 23.00etan.

Ostiralean Kuadrilla Eguna iritsiko da herrira eta egitarau bete-betea izango da;besteak beste, saskibaloi txapelketa, trikipoteoa, herri bazkaria, dardo txapelketa eta Gari eta Iñaki trikitilarien eta Zopilotes Txirriaos taldearen kon-tzertuak izango dira.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902