Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Zumarragako txistulari taldea 50. urteurrena ospatzen ari da
Asier Zaldua - 2017(e)ko abenduaren 2a, larunbata - 06:12etan eguneratua
Vista:
zumarraga- Zumarragako Antxiñako Ama txistulari taldeak argazki erakusketa prestatu du Zelai Arizti kultur etxean. Talde hau 50. urteurrena ospatzen ari da. Erakusketa hilaren 10a bitartean egongo da zabalik. Aretoa 17.30etik 20.30era irekitzen dute astelehenetik ostiralera eta 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.30era larunbat eta jaiegunetan.
Erakusketa ostegun arratsaldean inauguratu zuten. Lierni Goia eta Gorka Janeiro izan ziren komunikabideekin hitz egiteaz arduratu zirenak. “1.600 argazki inguru lortu ditugu. Herritarrei deialdia luzatu genien eta oso gustura gaude jasotako erantzunarekin. Kultur etxekoei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, paperezko argazkiak digitalizatzeaz arduratu baitira. Lanik zailena erakusketako argazkiak aukeratzea izan da”, azaldu zuten.
Erakusketako argazkiak gaika jarri dituzte. “Gure historia kontatu nahi genuen. Hasteko, gure aurretik zegoen bandaren argazkiak ikus daitezke. Zergatik? Ezinbesteko katebegia delako kulturaren transmisioan. Haiek zahartu zirenean beste herritar batzuei haien lanarekin jarraitzea eskaini zieten, baina hauek banda eredua aldatzea erabaki zuten. Lehengoa lau lagunekoa zen eta lekukoa hartu zutenek herri osoari txistua jo-tzen ikasteko eta bandako kide izateko aukera eman zioten. Garai hartan edonork ez zuen musika ikasteko aukera eta haur askok txistua jotzen ikasi zuten beraiekin”.
Beste atal batean Inazio Barrio eta Jesus Segurola artisauen eta Ramon Esnaola maisuaren argazkiak jarri dituzte. Baita Urretxuko txistularienak ere. “Beti oso harreman ona izan dugu”.
Hilaren 16an urteroko kontzertua egingo dute eta datorren urte hasieran taldeari buruzko liburua argitaratuko dute
Tradizio handiko ekitaldiek ere beraien tokia dute: Pazko astelehena, kalejirak, danborrada, dantza suelto txapelketa, Santa Zezilia, San Joan bezpera... eta Santa Isabel eguna, noski. “Egun horretako argazkiak aukeratzea oso zaila izan da, asko baititugu”.
Kontzertuek ere bere atala dute. “Txistu kontzertuari esker, gure instrumentua gainontzekoekin parekatzea lortu dugu. Argazki horietan herriko gainontzeko musikariak azaltzen dira. Ez zegoen denentzako tokirik, baina denak ditugu gogoan”. Bukatzeko, ospakizunak eta urteurrenak jarri dituzte: Esteban Barrenari zilarrezko domina eman ziotenekoa, 25. urteurreneko ekitaldiak eta 50. urteurrenekoak.
Erakusketan instrumentuak eta testuak ere ikus daiteze. Adibidez, Jesus Segurolak egindako txistu berezi bat, Pascual Okarizen partitura eta eskuizkribu bana, Jose San Pedroren atabala, 1970ean Zumarragako Udalarekin sinatu zuten hitzarmena...
Ekitaldi asko antolatu dituzte mende erdia ospatzeko: beteranoekin kalejira eta bazkaria, Irrintzi dantza taldearekin jaialdia... Gainera, Zumarragako jaietako pregoia irakurri zuten, Urretxuko Euskal Jaian jo zuten eta Irrintzikoekin batera ezpata-dantzari buruzko ipuina eta dokumentala argitaratu zituzten. Liburua Antxiñe Mendizabal idazleak eta Josu Maroto marrazkilariak egin zuten eta dokumentala Gattiken enpresak.
Urteurreneko ospakizunekin bukatzeko, hilaren 16an kontzertua egingo dute eta 2018 hasieran taldeari buruzko liburua aurkeztuko dute.
La Guardia Civil tiene "plenamente identificado" al agente que insulta a un hombre en Melilla
La Delegación del Gobierno ha asegurado que se trata de una "información reservada"
Kami Ritha Sherpa, a por su 22ª conquista del Everest
Rompería el récord mundial que comparte con Apa Sherpa y Phurba Tashi Sherpa
Los abogados de Puigdemont ven posibilidades
Apelan al Gobierno alemán para que sea liberado porque las acusaciones son “injustificadas”
Se estrena en el Teatro Principal de Donostia el documental sobre el histórico dirigente del PNV
[FOTOS] Arroyo y Robertson, campeones
Vencen en la Clásica de Donostia y logran el título vasco de 10 kilómetros en ruta