Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
oarsoaldea

Pasai Antxoko Zumardian bihar euskara nagusituko da

Herritarrek jaialdian herriko dantza taldeek prestatutako koreografia dantzatuko dute

Aitziber Muga - 2017(e)ko abenduaren 2a, larunbata - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Pasaiako haur talde bat bihar dantzatuko den koreografia aurkezten.

Galería Noticia

  • Pasaiako haur talde bat bihar dantzatuko den koreografia aurkezten.

Pasaia- Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, festa handi bat egingo da Pasai Antxoko Zumardian 12.00etatik aurrera. Eguraldi txarrarekin, ekitaldia Ibaiondo pilotalekura lekualdatuko litzateke.

Ekimena alaitzeko, herriko dan-tza elkarteek koreografia bat prestatu dute egunean bertan bertaratutako guztiek batera dantzatzeko. Pausoak ikasteko, koreografiaren bideoa Pasaiako Udalaren Youtube kanalean aurki daiteke Euskararen Eguna 2017 izenburuarekin.

Festan ere aldarrikapenerako aukera egongo da. Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak aurten bi erronka plazaratu nahi ditu: batetik, Pasaiako haur eta nerabeen aisialdi eskaintza euskaraz izan dadin bermatzea;eta bestetik, herritarrak aktibatu eta euskararekin konprometitzera animatzea.

Lehenengo erronkari dagokioenez, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak premiazkoa ikusi du haur eta nerabeen aisialdia euskaraz izatea bermatzeko beharra. Pasaiako haur eta nerabeek ezinbestekoa dute eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz jasotzea, horrek eragin nabarmena duelako beraien euskara mailan eta erabiltzeko joeretan. “Erronka horri aurre egiteko, elkarteekin eta ikastetxeetako guraso elkarteekin batera ari gara lanean, eta abenduaren 3ko ekitaldian haiek ere parte-har-tze aktiboa izango dute”, aurreratu dute.

Eskola orduz kanpoko aisialdian euskara erabiltzeko konpromezua hartu dute ikastetxe, guraso elkarte eta kirol eta aisialdi taldeek. Asteazken arratsaldean abian jarri duten sentsibilizazio kanpaina aurkeztu zuten. Hemendik aurrera kartel handi batzuk Pasaia osorik bizi-tzeko lelopean ikusi ahalko dira. Argazkietako protagonistak herriko haur eta nerabeak dira.

Bestalde, herritarrak euskararekiko konpromisoak har ditzaten animatzea ere bada beste asmoa. “Herritarren aktibazioa lortu nahi dugu, bakoitzak ahal duen heinean euskararen aldeko konpromisoak har ditzan. Konpromisoak euskaraz dakitenek edo ez dakitenek har ditzakete: euskara ikasiz, gehiago erabiliz edo bakoitzak bere esparruan bere alea jarriz”, adierazi dute.

“Oraintxe aipatu dugun erronka aurrera ateratzeko egitasmoa Oarsoarrak Komunitatearen bidez ari gara gauzatzen, eta abenduaren 3an komunitate horretan izena eman duten herritarrak gonbidatuko ditugu ekitaldira”, azaldu dute Aholku Batzordetik.

Bide batez, komunitate horretako partaide izateko www.oarsoarrak.eus web gunean izena ematera animatu nahi dituzte oraindik batu ez diren herritarrak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902