Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Legazpiko Burdinola elkarteak Martin Ugarte ‘Saletxe’ poetari buruzko lana aurkeztuko du

Aitor Gurrutxagak egin du eta 19.00etan aurkeztuko du Telleriarteko Arrizabala elkartean

2017(e)ko abenduaren 1a, ostirala - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!

legazpi- Aitor Gurrutxagak Martin Ugarte Saletxe poeta legazpiarrari buruzko lan bat egin du Burdinola elkartearen Txinpartak aldizkarirako. Gaur aurkeztuko dute, 19.00etan, Telleriarteko Arrizabala elkartean.

Gurrutxagak Aizkorri artzain poema eta Tankalaren leloa poesia lanak ikertu ditu eta idazlearen eta bere obraren ikuspegi berritzaile bat plazaratu ditu. Legazpiko poetaren barrokismoa aipatu izan da beti eta Gurrutxagak bere obrara sartzeko giltza eman die irakurleei.

Saletxe 1916an jaio zen izen bereko baserrian eta 1996an hil zen. Bi alaba eta lau biloba izan zituen. Tere Belokik Txinpartak aldizkarirako jasotako informazioaren arabera, umetatik izan zen irakurzalea eta Brinkolako eskolan irakasle izan zuen Don Geronimo apaiz beasaindarra aipatu ohi zuen bere idazle grinaren esnale. Astero Argia ematen zien irakurtzeko eta 14 urterekin Saletxe Brinkolako berri ematen hasi zen aldizkari horretan. Ordurako, Zumarragako olerki lehiaketa batean sari bat irabazia zen.

14 urterekin, eskola utzi eta artzain hasi zen bere aitarekin. 17 urterekin Patrizio Etxeberriaren lantegian hasi zen eta han lan egin zuen erretiroa hartu zuen arte. Gerra ondoren, parrokiaren Sed de conquista aldizkariko euskarazko orria idazteari ekin zion.

Baserriko eta fabrikako lanek uzten ziotenean landu zuen bere zaletasuna. Baserriko sukaldea zuen idaztoki. Olerkiak idatzi zituen batez ere. 1958an Hondarribiko Basurko saria jaso zuen eta bere lan gehienek Amorebieta-Etxanoko Olerti Egunean sariak irabazi zituzten.

Bere poemak aldizkari askotan argitaratu ziren, baina bere lehen liburua prosazkoa izan zen: On egiñaren obaria (1972). Berak jaso eta bizi izandakoa ondorengoei transmititzea zen bere kezka nagusia. Hala, ingurukoei entzundako hitz eta esamoldeekin bi liburu idatzi zituen. - A.Z.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902