Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
larunbate HONETAN

Iruñean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa

EP - Viernes, 1 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 17:47h

votos |¡comenta!
Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Galería Noticia

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko zazpigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da larunbatean, abenduaren 2an, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

BILBO. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Alaitz Rekondo izango da saioko aurkezlea.

Finalaurreko horren ostean, abenduaren 17ko finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak zeintzuk izango diren jakingo da. Sarrera guztiak amaituta, larunbatean ez da lehiatila irekiko. Euskarabideak eta Iruñeko Udalak Euskararen Egunerako prestatu duten egitarauaren barruan dago Iruñeko finalaurrekoa, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Modu honetan, azken finalaurrekoa izanik, Iruñean jakingo da azken sailkapena zein den eta zeintzuk izango diren BECeko finalerako sailkatuko diren zazpi bertsolariak. Amets Arzallus egungo txapelduna zuzenean dago finalerako sailkatua.

Saiorako sarrera guztiak pasa den astean amaitu ziren. Hortaz, bete egingo da Anaitasuna eta larunbatean ez da leihatila irekiko. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta aretoko ateak 15:30ean zabalduko dira. Finalaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da Aitzol Barandiaranek gidatuta eta Uxue Alberdiren iruzkinek lagunduta ETB 4n zein Bertsoa.eus atarian, 16:55etik aurrera.

Iruñeko Udalak, Euskarabideak eta Iruñerriko bertso eskolek ezinbesteko laguntza eman dute Iruñeko finalaurrekoa antolatzeko orduan. Hain zuzen ere, Euskarabideak eta Iruñeko Udalak Euskararen Egunerako prestatu duten egitarauaren barruan sartuta dago finalaurrekoa.

Egun horren inguruan hainbat ekitaldi prestatu dituzte bi erakundeok eta, besteak beste, finalaurrekoaren ostean Esne Beltza eta Trikidantz taldeen kontzertua izango da, Iruñeko Antoniutti parkean, 23:00etan.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902