Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasaingo Olano harategiak du Gipuzkoako odolki onena

Ordizian atzo ospatu zen Gipuzkoako XIX. txapelketa eta 16 ekoizlek parte hartu zuten

M. Aranburu - 2017(e)ko azaroaren 30a, osteguna - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Beasaingo Olano harategiko Joxean Olanok jaso zuen atzo Ordizian jokatu zen Gipuzkoako XIX. txapelketako lehenengo saria.

Beasaingo Olano harategiko Joxean Olanok jaso zuen atzo Ordizian jokatu zen Gipuzkoako XIX. txapelketako lehenengo saria.

Galería Noticia

  • Beasaingo Olano harategiko Joxean Olanok jaso zuen atzo Ordizian jokatu zen Gipuzkoako XIX. txapelketako lehenengo saria.
  • Txapelketako saridunak, epaimahai eta antolatzaileekin batera.

ordizia- Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan atzo goizean ospatu zen Gipuzkoako XIX. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan ziren baita ere Jesus Mª Deba (Ezkio-Itxaso);Patxi Larrañaga (Lasarte);Mujika Odolkiak (Ordizia), eta Izagirre Harategia (Lasarte). Gipuzkoa osotik etorritako 16 egile aurkeztu ziren lehiaketara.

Olanokoak “oso pozik” agertu ziren sariarekin. “Lau aldiz irabazi dugu hemen eta ohore bat da”, nabarmendu zuen harategiko Joxean Olanok. Beasaindarrak badute esperientzia odolkiak egiten, eta aurtengo denboraldia “oso ona” izaten ari direla adierazi zuen. Euskal Herrian ez ezik, kanpora ere bidaltzen dituzte odolkiak;batez ere, Madril, Bartzelona eta Sevilla aldera. Hala ere, mugak ere gainditu izan dituzte: “aurten Londresera ere bidali ditugu odolkiak, Eneko Atxa sukaldariak duen jatetxera. Kanpoan ez dago odolkia jateko ohitura handirik eta horregatik, jatetxe berezietara bakarrik bidaltzen ditugu”, gaineratu zuen.

sekreturik ezEsperientzia handia dute Olanokoek, izan ere, harategiarekin 55 urte daramatzate eta odolkiak egiten ere antzera. “Jendeak ezagutzen gaituen arren, egia da sariak irabazteak beti izaten duela eragina salmentetan”. Odolkiak egiterako orduan sekreturik ez dago-ela azaldu zuen beasaindarrak, baina erabilitako produktuak “kalitate handikoak” izan behar direla agertu zuen: “bertako produktuak erabiltzen ditugu, dena bertakoa. Ez dago sekreturik, urte asko darama-tzagu baina aparteko besterik ez”.

Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira: tipula, porrua, espeziak, gantza, txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak bere egiteko modua izaten du. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz. Olano harategikoek, esaterako, ez dituzte asko erabiltzen espeziak. Hala adierazi zuen Olanok: “guk espezia gutxi erabiltzen ditugu;soilik oreganoa, pipermina eta perejila”.

Epai-mahaia jende ezagunak osatua izan zen: Aramako Ostatuko Ane Otegi, Kuko Jatetxeko Iker Markinez, Lazkaoetxe Jatetxeko Eneko Azurmendi, Kattalin Erretegiko Juan Manuel Garmendia, Asador Castilloko Jose Manuel Olaziregi, Ilarra Jatetxeko Joxean Eizmendi, Zubibi Jatetxeko Imanol Gaztañaga eta Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia Ordiziako harakin ohiak. Azurmendi sukaldariak nabarmendu zuen dastatzen hasi bezain laster “nahiko argi” izan zutela zeintzuk ziren lehen fase horretako odolki onenak: “maila ona izan du aurtengo txapelketak, baina egia da koxka handia zegoela onenaren eta txarrenaren artean. Batzuk besteak baino bastante hobeak zeuden, eta argi dago zaindutako odolkiak irabaziko duela sari nagusia”.

Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak babestu du Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa hau. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da, izan ere, odolkiak denboraldi, azaroaren 11n hasi eta Gabonak bitarte, du produkzio gehien.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902