Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Euskaraldia’ aurkeztuko dute Soraluze, Deba eta Elgoibarren

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bestelako ekintzak izango dira gaurtik aurrera Deban eta Mutrikun

2017(e)ko azaroaren 30a, osteguna - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!

elgoibar- Euskaltzaleon Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean prestatu duten Euskaraldia proiektua aurkeztuko dute datorren igandean Debako Agirre jauregian (12.00), Soraluzeko Plaza Berrian (13.00) eta Elgoibarko Kalegoen Plazan (13.00).

Bestelako erakunde publikoen eta euskalgintza zibilaren babesa duen Euskaraldiaekimena “herritarren artean euskaraz gehiago egiteko metodo berria da” eta horregatik Deba, Soraluze eta Elgoibarko bizilagun guztiak gonbidatuta daude igandeko aurkezpenetara gerturatzeko.

ekintza ugariEuskararen Eguna dela eta, mota askotako ekitaldiak izango dira gaurtik aurrera Deban eta Mutrikun.

Debari dagokionez, Bertso txapelketako entzuleak prestatzen mahaingurua egingo da gaur (18.00etan) Kultur elkartean. Bestalde, Bihotz salataria antzezlana izango da bihar (21.30ean) Gaztetxean eta asteburuan zehar euskararen erabileraren neurketak egingo dituzte herrian. Amai-tzeko, Hurrak eta lapurrak haur pelikula (17.00etan) eta Pikadero luzemetraia (19.00etan) emango dituzte igandean Kultur elkartean.

Mutrikuko Zabielen, berriz, Herriko Hika. Gure hizkuntza ezagutzen hitzaldia egongo da gaur (19.00). Bestalde, Handia filma ikusi ahal izango da bihar (22.00) eta igandean (19.00). Era berean, haurrentzako Tximinoen erresuma pelikula emango dute igandean (16.30) eta astelehenean Hizkun-tzen erabileraren kale-neurketa hitzaldia egongo da (19.00). - J.L.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902