Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikasketa gela ireki dute Legazpiko Bikuña jauregian

Urtarrilaren 26a arte egongo da zabalik, unibertsitatean eta formazio zikloetan daudenentzat

2017(e)ko azaroaren 29a, asteazkena - 06:44etan eguneratua

votos |¡comenta!

legazpi- Legazpiko Udalak ikasketa gela ireki du Bikuña jauregiko areto nagusian, formazio zikloetan edo unibertsitatean ikasten ari diren 18 urtetik gorako legazpiarrentzat. Igandean ireki zuten eta urtarriaren 26a arte egongo da zabalik: astegunetan 8.00etatik 20.00etara eta larunbat eta igandetan 9.30etik 20.00etara.

Ikasketa gela hau bakarka ikasteko gune bat da. Bi mahai handi daude eta 12 pertsonentzako tokia du. Mahai gainean entxufe bat dago ordenagailu eramangarria entxufa-tzeko eta wifia ere badago. Bakarka ikasteko gela bat da eta, beraz, ezin da taldeko lanak egiteko erabili.

Gela hau erabili nahi dutenek eskaera orria bete eta udaletxean entregatu behar dute: astelehenetik ostiralera, 7.30etik 15.00etara. Eskaera orria Udalaren webgunean eta udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkituko dute. Eskaera aurkeztu ondoren, ikasketa gela irekitzeko txartela eta araudia emango diete. Txartela doakoa eta pertsonala da. Ezin zaio beste pertsona bati utzi.

Bestalde, ikasketa gela tokia dagoenean bakarrik erabili ahal izango da eta ezin da erreserbarik egin. Bertan egonda irten beharra duenak, 30 minututan bakarrik gorde ahal izango du tokia. Txartela galduz gero, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo behar da.

Erabiltzaileek zenbait arau bete behar dituzte: isiltasuna gorde behar da, mugikorrak itzali edo isiltasunean jarri behar dira eta ezin da erre, jan edo edan.

Aurreko denboraldian 32 lagunen eskaera jaso zuten. Gehienak unibertsitateko ikasleak ziren, baina batzuk ikasketak amaitu eta oposaketak prestatzen ari ziren. - A.Z.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902