Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Hilaren 30ean bi adituekin sagar dastaketa egongo da eta abenduaren 3an Errezil sagarraren azokak hartuko du herria
Domingo, 26 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h
errezil- Urola Erdiko produkturik garrantzitsuenetariko eta ezagunetariko bat den Errezil sagarraren balorea aldarrikatzeko astea antolatu dute Errezilen.
Urtero bezela, “bertakoa balorean jartzeko” Urola Gustagarri ekimena bultzatzen duten eskualdeko eragileek Errezilgo Errezil sagarraren astearekin bat egin dute, “Errezil sagarra bera eta abenduaren 3an ospatuko den Errezil sagarraren azoka sustatzeko”.
Horretarako, Errezil sagarrak sukaldean dituen aukera ezberdinak islatzen dituen errezeten liburuxka kaleratu dute.
Aurtengoan “Errezilgo Borondegi eta Zarauzko Aiala ostalaritza eskola izan dira errezetak prestatzera gonbidatutako jatetxeak”. Bakoitzak hiru plater ezberdinez osatutako menu bana prestatu du, “plater guztietako osagai protagonistetako bat Errezil sagarra izanda”.
Menu horiek jasotzen dituen argitalpena eskualdeko hainbat puntutan banatuko da eta urolagustagarri.eus web gunean ikus daiteke.
dastaketa eta azokaErrezil sagarraren asteko azoka abenduaren 3an ospatuko da Errezilen eta egun hori girotzen joateko sagar dastaketa izango da hilaren 30ean. Ekitaldi hori Borondegin egingo da, 19.00etan hasita eta bi adituen eskutik.
Horrela azokaren egunera ailegako da. Bertan “sagardo muztioaren elaborazioa, sagardo eta sagarkien postuak, taloak eta gaztaina erreak, sagar dultze lehiaketa herrikoia, artisauen postuak eta bestelako ekintzak” izango dira. - J.L.
César Brandon emociona con su poesía y Sonakay consigue el pase a la final
El programa de Telecinco emitió ayer su cuarta semifinal
Koopera - Cáritas llama al ahorro de agua y al consumo sostenible en la moda
Una app permite calcular cuánta agua se consume al fabricar prendas de vestir
La investidura de Turull no será posible debido a la abstención de la CUP
Ha recordado a los soberanistas presos o que se han ido de España para evitar ser detenidos
Activan el aviso amarillo por rachas de viento de más de 100 km/h el sábado
En las zonas no expuestas, las rachas de viento pueden rondar los 60-80 kilómetros por hora
[FOTOS] Arroyo y Robertson, campeones
Vencen en la Clásica de Donostia y logran el título vasco de 10 kilómetros en ruta