Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bote prontoan

Ostiral beltza

Karmele Jaio - 2017(e)ko azaroaren 24a, ostirala - 09:58etan eguneratua

votos |¡comenta!

Cristinak ostiral beltza izan du. Goizean autobusa galdu du eta goiza horrela hasten duenean egunak aukera asko izaten ditu egun beltza bilakatzeko. Lanera heltzean nagusiak jakinarazi dio, serio, azkenaldian huts asko egiten ari dela, eta berriz bulegora hain berandu helduz gero, neurriak hartuko dituela. Cristinak ez dio esan, ez dio laneko inori esan, duela bi hilabete banandu dela, edo hobe esanda, senarrak alde egin duela etxetik, eta denari ezin helduta dabilela. Besteak beste, lehen senarrak eramaten zituelako eskolara umeak eta orain berak egin behar duelako hori ere, eta pixka bat berandu ibiliz gero, autobusa galtzen du eta horregatik heldu da egun askotan berandu.

Nagorek ostiral beltza izan du. Eguerdian dei bat jaso du. Aita zen. Urjentzietan dagoela esan dio, ez larritzeko, ondo dagoela, baina hanka hautsi duela kalean txirrist egin ondoren. Hiru orduz egon da aitarekin urjentzietan eta gero hankan igeltsua jarrita eraman du etxera. Aita bakarrik bizi da. Orain arte oso ondo moldatu da bakarrik. Baina orain... Orain seme-alabak zaintzeko arduraz gain, Nagoreri aita zaintzeko ardura datorkio gainera. Nola moldatuko den pentsatzen ari da aitari afarirako tortilla frantseza prestatu bitartean.

Iñigok ostiral beltza izan du. Neskalagunak denbora eta espazioa behar dituela esan dio eta bere apartamentutik alde egiteko gonbita egin dio. Ez pentsa beste bat dagoenik, esan dio, ez da hori. Bakarrik egon nahi dut, besterik ez. Shock emozionalaz gain, bere gauzak jasotzen hastean, kezka sortu zaio: eta nora joan behar du orain? Nahiko luke pisu bat alokatu, baina soldatak ez dio ematen. Bere burua gurasoen etxean imajinatu du berriro eta negar gurea sentitu du. Cristina, Nagore eta Iñigok ostiral beltza izan dute. Eskerrak gaur Black Friday dela eta egun beltza izan duten guztiei diru apur baten truke zoriontasuna erosteko aukera ematen dietela. Bestela... 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902