Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bote prontoan

Hiri bera

Karmele Jaio - 2017(e)ko azaroaren 10a, ostirala - 13:41etan eguneratua

votos |¡comenta!

Gasteizko Senda pasealekutik hiru emakume oinez, Armentiarantz paseoan. Hainbat sukaldetako zoruak oraindik bustita dauden ordu hori da. Norbaitek jaso ditu dagoeneko bazkariko platerak, lanbasa pasatu eta balkoiko atea irekita utzi du behegaina azkarrago sikatzeko. Norbait horrek txandala jantzi du ondoren, eta orain lagunekin ari da paseoan Armentiarako bidean. Ordu hori aprobetxatzen du, ordu horretan ez diolako inork ezer eskatzen: senarra telebistaren aurrean utzi du bazkalondoko kuluxkan;bostak arte ez ditu ilobak ikastolatik jaso behar eta bere etxera askaria hartzera eraman. Berarentzako tartea da, lagunekin paseoan egitekoa.

Hiru emakume dira Armentiarako bidean, baina izan zitezkeen hiru emakume beste edonon ere, izan ere, ordu berean ziur han eta hemen beraiek bezalako hainbat daudela gauza bera egiten: paseoan Zarautz eta Getaria artean, Lekeitio eta Oleta artean, Eibarko inguruetan, Bergarako eraztun berdearen ibilbidean…

Hiri eta herri bakoitzak bere nortasuna dauka, bere paisaia, baina ziurrenez, ordu berean gauza oso antzekoak gertatzen dira haietako bakoitzean. Goizean umeak eskolara sartu aurreko ordu horretan, argi gorri keinukariak edonon, auto edo autobusetatik neska-mutilak irteten diren bitartean;fruta dendan edo harategian esaldi berak entzuten dira, azkena nor da, ni neu;zenbat atzamar ari diren ordenagailuen teklatuak zapaltzen, ordu berean, hainbat eta hainbat bulegoetan;zenbat esku ari dira bustitzen, hotzak gogortuta, lur azpian tutuak sartu bitartean edo teilatua konpon-tzen duten bitartean;zenbat eztul egiten dira aldi berean gure herrietako anbulatorio ezberdinetan.

Hiru emakume dira, Armentiarako bidean doazenak. Hiru dira bakarrik, baina aldi berean milaka dira. Ordu horretan bertan beraiek bezala paseoan ari dira beste asko Elgoibar, Tutera, Dulantzi, Azkoitia, Amurrio, Bilbo edo Barakaldon. Hiri eta herri ezberdinetan bizi gara baina norbaitek sukaldea jaso eta behegaina sikatzeko balkoiko atea irekita uzten duen espazio horretan, hiri eta herri berean bizi gara.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902