Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Maitasunez beratu

Xabier. Euzkitze - Domingo, 5 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

votos |¡comenta!

lehen aldiz gurera etorri zenean, Pape Espainiara etorri zen. Eskolan eta etxean hala esango zioten, normala denez. Mapan kokatu eta beste kontinente batera zetorrela jakinaraziko zioten, beste hizkuntza bat hitz egiten zen herrialde batera... Garai hartan ur gaineko aparretan zebilen Espainiako futbol selekzioa. Munduko txapeldun zen, eta Eurokopa irabazteko hautagai nagusi. Urratsez urrats aurrera zihoan. Papek gauza arraroak sumatzen zituen, ordea, ulertzen ez zituen erreakzioak. Edo espero zuenik ez. Realaren golak eta garaipenak ospatzen genituela ikusten zuen, baina Espainiako selekzioarenik ez. Halako batean, galdetu egin zidan: “zuek zergatik ez dituzue ospatzen Espainiaren golak eta garaipenak?”. Esan nion nik nahiago nuela Espainiak irabaztea beste inongo selekziok baino, gehien ezagutzen nuena eta hurbilenekoa huraxe baita, baina ez naizela espainiarra eta ez didatela zirrararik eragiten haren lorpenek. Ez zitzaion gustatu, eta oldartu egin zitzaidan: “ez zarela espainiarra? Zer jartzen du mapan? Eta zure pasaportean?”. Mandoa baino egoskorragoa da Pape, baina gure sentipenek kutsatu eta beratu zuten pixkanaka.

Smartphone bat ekarri zion Olentzerok eta zenbait WhatsApp taldetan sartuta zegoen Pape. Behin, gure seme nagusia etorri zitzaidan, irriz: “aita, ederra pasa duk! Gure WhatsApp talde batean erdaraz idatzi dik kide batek. Ba al dakik zer erantzun dion Papek? Hi, hau Euskal Herria duk, e! Beraz, euskaraz idatzi!” Oraindik ere barrez gogoratzen dugu pasarte hura. Badaezpada ez dut inon kontatuko, bestela nazionalisten pentsamenduetan doktrinatzea leporatuko didate eta.

Orain milaka kilometrora bizi bada ere, familiako WhatsApp taldean dugu gure beltxa, eta han aktualitate politikoa ere aipatzen dugu tarteka. Aste honetan beste galdera egin digu. “Zer gertatu da ba Katalunian?”. Eta ez dut jakin zer erantzun.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902