Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zinemaldiak sekzio berri bat estreinatuko du aurten

N.G. - 2017(e)ko abuztuaren 11a, ostirala - 13:50etan eguneratua

Donostia– Glocal in Progress, hizkuntza hegemonikoetan zuzendurik ez dauden filmei ikusgarritasuna emateko Zinemaldiaren industria jarduera berria, Donostiako 65. ekitaldian estreinatuko da euskeraz, esloveniarraz eta errumanieraz zuzendutako hiru filmekin.

Dantza, Telmo Esnal gipuzkoarrarena;Izbrisana / Erased, Eslovenia, Kroazia eta Serbia arteko koprodukzioa, Miha Mazzini idazle esloveniarra sinatzen duena;eta Un om la locul lui / A Decent Man, Hadrian Marcu errumaniarrarena, lehenengo Glocal in Progress eraikitzeko hautatuak izan dira.

Hirurak postprodukzio fasean daude eta hurrengo hilabeteko 25, 26 eta 27an, ekoizle, banatzaile, salmenta eragile, programatzaile eta beste industria profesionalen artean aurkeztuko dira, beraz, beren bukaeran eta nazioarteko banaketan lagundu ahal izateko.

Euskal Dantza produkzioa film musikala da, non dantza tradizional eta bere sinbologia guztien zehar, bizitza eta gizakiaren eboluzioaren zikloari buruzko istorio bat kontatzen da.

"Ahalegin, mitoak, naturaren aurreko maisutasuna, borroka biziraupena, festa, maitasuna eta heriotza historia da hau, non keinuak, abestiak, erritmo eta ez-hitzezko hizkuntzak dantzen diskurtso zentrala laguntzen dute" azaltzen zuen Zinemaldiak Esnalen azken lanari buruz. Hau bere nazioarteko lehiaketetan bosgarren partaidetza izango da.


Esloveniako eta errumaniako filmak haren zuzendariak sortu dituzten lehenengo film luzeak dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902