Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal Jai Eguna ospatuko da Zumaian

Baserriko gaien azoka, herri bazkaria eta dantzaldiak izango dira biharko eguneko ekitaldi nagusiak

2017(e)ko abuztuaren 10a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Zumaia- Zumaiarrek dagoeneko baserritar jantziak prest dituzte bihar kalera atera eta Euskal Jai egun handia ospatzeko. Udalak programazio zabala antolatu du eta egun osoan zehar izango da festa giroa herrian.

Baserriko gaien azokarekin hasiko da eguna 10.00etan, eta 3 taula txalapartarien saioaren ondoren Hala Geraren alboka eta dultzaina soinuak entzungo dira 10.30ean. Ondoren, Inpernupeko Joareak (11.00) eta bertso Unai Agirre eta Iker Zubeldiaren bertso saioa izango dira (12.00etan kofradian eta 12.30ean udaletxean).

Herri bazkariak ere ez du hutsik egingo eta bazkal ostean, euskal kantak entzun ahal izango dira Joxe Mendizabalekin. Arratsaldean, Ttipika dantza gidatuak izango dira plazan (18.00), eta Joxe Mendizabalekin dan-tzaldia izango da, 18.30ean, Alondegian. Jarraian, Beti Jai Fanfarrearen kalejira eta sagardo dastaketa izango dira (19.00), eta amaitzeko Ezten Giro taldearen erromeria izango da kofradian (23.00). - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902