Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gobernuak enpresetan diruz lagundutako praktikak deitu ditu

Ikasleek harreman zuzena izango dute hirigintza-arloko lan-jarduerarekin

D.D. - 2017(e)ko abuztuaren 8a, asteartea - 10:59etan eguneratua

Gobernuak enpresetan diruz lagundutako praktikak deitu ditu, IVAP-ek hirigintzaren inguruan duen prestakuntza ikastaroko ikasleentzat.

Gobernuak enpresetan diruz lagundutako praktikak deitu ditu, IVAP-ek hirigintzaren inguruan duen prestakuntza ikastaroko ikasleentzat. (Irekia)

Galería Noticia

Gobernuak enpresetan diruz lagundutako praktikak deitu ditu, IVAP-ek hirigintzaren inguruan duen prestakuntza ikastaroko ikasleentzat.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, gaur, asteartea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE/IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako 2016-2017 Hirigintzako XLII. Ikastaroan aurreikusitako erakunde edo enpresetan diruz lagundutako praktiken deialdia argitaratu du.

BILBO. Praktika horiek –300 orduko iraupena izango dute eta 2017. urteko azken hiruhilekoan egingo dira–, ikastaro hau osorik –amaierako ikerketa-lana salbu– gainditu duten ikasleek egin ahalko dituzte, baldin eta hirigintza-arloan 48 hilabetetik beherako lanbide-esperientzia badute, azken 8 urtean.

IVAPek 21.000 euro bideratuko ditu diru-laguntza horietarako;laguntza bakoitzeko ez da gaindituko, inolaz ere, 2.111,11 euroko kopurua, eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) kudeatuko du diru-laguntzaren esleipena eta segimendua.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helburua, deialdi honen bidez, ikasleek eremu publikoan hirigintza-jardueraren zuzeneko ezagutza izatea da, bai eta, modu berean, burutu duten hirigintza-ikastaroan eskuratutako ezagutzen aplikazioa sustatzea eta bultzatzea ere.

DATORREN IKASTURTERAKO BEKAK

Gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, gaur 2017-2018 Hirigintzari eta Lurralde Ikasketei buruzko XLIII. Ikastaroa egiteko unibertsitate-tituludunen matrikula-gastuak % 100ean ordaintzeko bost beken deialdia ere argitaratu du.

Guztira, Gobernuak 13.900 euro bideratuko ditu lanbide-ikasketa horiek diruz laguntzera;zehazki, beka bakoitza 2.780 euroz zuzkituko da.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, gaurtik zenbatzen hasita, eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak Bilbon duen egoitzan, IVAPen edozein egoitzatan edo ZUZENEAN Herritarrei Arreta emateko Bulegoetan izapidetu ahalko dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902