Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskadiko Zilbor-hesteko Odol-bankuaren kalitatea kudeatzeko sistemari aitorpena eman diote

Zilbor-hesteko odoleko 8-10 unitate banatzen ditu nazio eta nazioarte mailako transplanteetarako

D.D. - Martes, 8 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 12:28h

Euskadiko Zilbor-hesteko Odol-bankuaren kalitatea kudeatzeko sistemari aitorpena eman diote.

Euskadiko Zilbor-hesteko Odol-bankuaren kalitatea kudeatzeko sistemari aitorpena eman diote. (Osakidetza)

Galería Noticia

Euskadiko Zilbor-hesteko Odol-bankuaren kalitatea kudeatzeko sistemari aitorpena eman diote.

Euskal Herriko Zilbor-hesteko Odol-bankuak Calidad en Transfusión Sanguínea, Terapia Celular y Tisular Fundazio ospetsu eta aitortuaren egiaztagiria lortu berri du.Transfusio eta Zelula Terapiako Espainiako Elkartearen eta Hematologia eta Hemoterapiako Elkartearen kide den Fundazio hori Transplanteen Erakunde Nazionalaren bermea du.

BILBO. Banku honen xedea, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan integratuta dagoenarena, genetikoki ezberdinak eta goi-mailako kualifikazioa duten zilbor-hesteko odol-unitateak prozesatzea, biltegiratzea eta banatzea da, aitzindari hematopoietikoen (TPH) Transplante bat behar duten pazienteei zuzenduta, haien gaixotasunak sendatzeko haientzako emailerik ez dagoenean.

Egiaztagiriak aitortzen du Euskal Herriko Zilbor-hesteko Odol-bankuaren kalitatea kudeatzeko sistema eta prozedura operatiboak ebaluatu dituztela eta “Zilbor-hesteko Aintzindari Hematopoietikoak lortzeko, prozesatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko estandareekin" betetzen dutela.

Egiaztagiri honen barruan Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko, Donostia Unibertsitate Ospitaleko eta Osakidetzako Arabako Unibertsitate Ospitaleko eta Bizkaiko Quirón Ospitaleko zilbor-hesteko odola lortzeko unitateak ere sartzen dira.Eta, horietan, garrantzitsua izan da Ospitale horietako Transplanteen Koordinazio taldeen lana.

Espainiako estatuan Euskadiko zilbor-hesteko odol-bankua bezalako sei Banku daude. Euskadikoak urtero 600-800 unitate inguru prozesatzen ditu eta zilbor-hesteko odoleko 8-10 unitate banatzen ditu transplanterako, nazio mailan eta nazioarte mailan ere. Unitate hauek Carreras Fundazioak kudeatutako Hezur-muineko Emaileen Espainiako Erregistroarekin koordinatuta lan eginez hautatzen eta bidaltzen dira.

Osakidetzaren eta bere Transfusio eta Giza Egunen Euskal Zentroaren lerro estrategiko bat da kanpo erakundeek kalitatea egiaztatzea, gure produktuak zein zerbitzuak erabiltzen dituzten profesionalentzako, Osasun Agintarientzako eta herritarrentzako berme bat delako. Egiaztagiri horiek zentroko jarduerak;hala nola, odola eta beste ehun batzuk (begia, hezurra, azala, mintz amniotikoa, aintzindari hematopoietikoak…) ematea, prozesatzea, biltegiratzea eta banaketa, egiaztatzen dituzten beste batzuei gehitzen zaizkie.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902