Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

"Akelarre" edo "Borderless" aurkeztuko dira Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan

Izena eman zutenetik 29 herrialdetakoak 165 proiektuetatik hamabost hautatu dira

EP - 2017(e)ko abuztuaren 8a, asteartea - 13:33etan eguneratua

Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa.

Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa

Galería Noticia

Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa.

Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroan parte hartzeko izena eman zuten 29 herrialdetakoak 165 proiektuetatik hamabost hautatu dira. Hemen izango dira, irailaren 24tik 27ra, besteak beste, "Akelarre", "Borderless", "La Roya", "El gol más triste", "1989", "Ese fin de semana" edota "Tengo miedo torero" filmak, Zinemaldi berak adierazi duenez.

DONOSTIA. Horiei gehitu behar zaie, halaber, Erdialdeko Amerikako eta Karibeko proiektu zinematografikoak garatzeko Ibermediaren tailerrean aukeratutako proiektua, lehiaketaz kanpo parte hartuko baitu. Herrialde hauetako proiektuak hartuko dute parte Foroan: Alemania, Argentina, Austria, Kuba, Brasil, Txile, Kolonbia, Espainia, Frantzia, Herbehereak, Italia, Mexiko eta Suitza.

Aukeratu direnen artean, zazpi lehen edo bigarren obra daude, baita zinemagile ezagunen beste zenbait proiektu ere. Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroko parte-hartzaileetako batzuk dagoeneko izan dira Zinemaldian beste film batzuekin: adibidez, Pablo Agüero ("Eva no duerme", Sail Ofiziala 2015), Mikel Rueda ("Nueva York. Quinta Planta / Nueva York. 5. solairua"), Zinemira 2016) eta Macarena López ekoizlea ("Rara", Horizontes saria 2016). Foroan aurkeztuko dira Koldo Zuazuak ekoitzitako proiektu berria, "Morir", eta Diego Lermanek zuzendutako "Una especie de familia" ere, eta biek ala biek Sail Ofizialean parte hartuko dute gainera.

Lehen bost edizioetako proiektuen erdia filmatu da. Horietako batzuek nazioarteko hainbat zinema-jaialditan parte hartu dute berriki: "El auge del humano", Eduardo Williamsek zuzendua, Cineasti del Presente saileko Urrezko Lehoinabarraren irabazlea izan zen Locarnoko 2016ko zinema-jaialdian;"Jesús" (Niño Nadie zena), Fernando Guzzoni zuzendariarena, 2016ko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen;"Rifle" (Até o Caminho zena), David Pretto zuzendariarena, Forum sailerako hautatu zuten iragan Berlinalen;eta "X500", Juan Andrés Arangok zuzendua, Bright Future sailean lehiatu zen Rotterdameko 2017ko zinema-jaialdian. Aurten, lehenbiziko aldiz, aurretiko jardunaldi bat izango du Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak, hilaren 24an (igandea), eta bertan egingo da pitching-saioa. Gainerako egunetan, 32.

Zinema Eraikitzen sailarekin eta industria-jarduera berriarekin, Glocal in Progress sailarekin, batera egingo da.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen du.

Film guztien zerrenda eta Foroko hainbat sarien informazioa www.sansebastianfestival.com web orrian daude eskuragai.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902