Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mondragon Unibertsitateak eta Batura Mobilek Aplikazio Mugikorren Masterra jarri dute abian

Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da masterra, eta izena emateko epea zabalik dago jada

EP - 2017(e)ko abuztuaren 7a, astelehena - 12:21etan eguneratua

Akordioa Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak, Lander Belokik, eta Batura Mobileko zuzendari nagusiak, Gotzon Arzelusek sinatu dute.

Akordioa Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak, Lander Belokik, eta Batura Mobileko zuzendari nagusiak, Gotzon Arzelusek sinatu dute. (Irekia)

Galería Noticia

Akordioa Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak, Lander Belokik, eta Batura Mobileko zuzendari nagusiak, Gotzon Arzelusek sinatu dute.

Mondragon Unibertsitateak eta Batura Mobile enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, datorren urritik aurrera Aplikazio Mugikorren Masterra abian jartzeko. Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da masterra, eta izena emateko epea zabalik dago jada. Zehazki, akordioa Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak, Lander Belokik, eta Batura Mobileko zuzendari nagusiak, Gotzon Arzelusek sinatu dute, bi erakundeek jakinarazi dutenez.

DONOSTIA. Masterra erdipresentziala izango da: 60 ETC izango ditu, aurrez aurreko 200 ordu eta beste 100 online. Urritik apirilera bitartean emango da -uztailean entregatuko da master-bukaerako proiektua-, Bilbao Berrikuntza Faktorian, asteazken arratsaldetan (online), ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan.

Masterrak ikuspegi praktikoa izango du. Hala, ikasleek, hainbat erronkaren bidez, konponbidea emango diete enpresen benetako arazo eta beharrei. Gainera, sektoreko enpresetan praktikak egin ahalko dituzte ikasleek.

EKONOMIA DIGITALA

Masterreko prestakuntza-programak erantzuna eman nahi dio ekonomiadigitalaren merkatuan gero eta nabarmenagoa den beharrari. Hain zuzen, mugikorren sektoreak hazkunde handia izan du azken urteetan(aplikazioen erabilerak hartzen du mundu digitalean ematen den denboraren %54a), eta enpresek ez dute hazkunde hori bideratzeko behar besteko talenturik aurkitzen.

Bilbao Berrikuntza Faktoria Programaren helburua mugikorren sektoreko profesionalak prestatzea da, diseinuaren, garapenaren eta marketinaren gaineko ikuspegi globala emanez, sektorearen balio-kate osoaren gaineko ezagutza globala izan dezaten. Izan ere, gure gizartean izan den iraultzarik handienetako bat da ekonomia digitala;hori dela eta, negozio-eredu, produktu, zerbitzu, bezeroekin jarduteko modu eta kanal berriak sorrarazten ari da.

Aplikazio mugikorren garapenaren eta fabrikazioaren inguruko ezagutza teorikoak eta praktikoak jaso nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago, teknologia berrietako profesionalak izan zein ikasketak amaitu berri dituzten gazteak izan. Irtenbide mugikorrak diseinatzen, garatzen eta merkaturatzen ikasiko dute horiek.

Matrikula-epea zabalik dago jada. Informazio gehiago jasotzeko 943 718 009 telefono zenbakia erabil daiteke.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902