Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Perurena omenaldi bat josoko du bere herrian

Oiartzungo udalak bere txirrindulari famatuenari omenaldi bat egingo dio

Iñaki Egibar - 2017(e)ko abuztuaren 5a, larunbata - 18:12etan eguneratua

Oiartzun - Xanistebanen ospakizuna dela eta, Oiartzungo festak, Txomin Perurena udaletxeko areto nagusian erakusketa bat dauka, eta bihar arte egongo da zabalik. Duela hamar urte, Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa Oiartzunen amaitu zenean, txirrindulari ohia bere denboran txirrindulari profesional gisa irabazi zituen garaikurrak eta txirrindulari maillot batzuk udaletxeari eman zizkion. Era berean, hamabi aldiz Espainiako Itzulia irabazi zituenaren hamabost denboraldiak irudikatu dira. Denboraldi bakoitzarengatik gurpil bat ikus daiteke, eta zehatzago, bakoitzarekin konkistatu zituen lasterketa guztiak.

Hainbat urte eta gero kontserbatzen diren omenaldi guztien artean, Perurena gehiago gustoko duena plaka bat da, bere ibilbidearen omenez eta denbora hartako gipuzkoako txirrindularitza klub guztiak oparitu ziotena bere erretiroan 1980. urtean.


Ez zen Perurenaren gustokoa hamar urtez bere sariak, argazkiak eta egunkari-zatiak, besteak beste, Oiartzungo kiroldegiko gela batean gordeta jarraitzea, eta, itxuraz, erakusketa bukatzen denean, egun hauetan udaletxearen hirugarren solairuan dauden elementu batzuk seguraski Elorsoroko (Perurenaren jaioterria) polikiroldegira eramango dira, erakusleiho batera. Oiartzungo txirrindulari ohiarekin beste sariekin Oarsoaldeko herriko beste hainbat puntuetan erakuslehio geihago montatzea espero da.  


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902