Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Herritarren parte-hartzea eskatzen dute Donostian sexu-agresioak betirako amaitzeko

2017(e)ko abuztuaren 4a, ostirala - 16:22etan eguneratua

Donostia - Donostiako Udalak sexu erasoen aurkako kontzentrazioa ospatu zuen atzo. Honen amaieran alkateak, Eneko Goia, herritarren parte-hartzea eskatu zuen, donostiar hiriburuan emakumeen aurkako indarkeria “betiko baztertzeko”.

Goiak kazetariei adierazpen hauek egin zizkien, udal eraikinaren aurrean protesta egin ondoren, udal talde guztiek parte hartuz.

Mugikortasunaren helburua bi emakume, hiriko auzokideek, jasan zuten sexu-abusua salatzea izan zen, uztailaren 28an eta 31an gertatutako bi kasuetan.

Udalak asteazkenean aho batera onartu zuen bozeramaileen kontseiluan adierazpen instituzional bat kontzentrazio isil hau deitsako. Bertan, berrogeita hamar pertsona bildu ziren, “Donostiako Udalak sexu erasoen aurka” leloa euskaraz eta gaztelaniaz erabiliz. Protesta eta gero, Eneko Goia gai honek udaletxea "kezkatuta eta haserretuta" uzten duen arazo bat dela esan zuen eta "erabat ulertezina eta onartezina" dela gure hirian "hala nolako portaerak" gertatzea. Segurtasun arloan neurriak hartuko dituztela azpimarratu zuen alkateak eta, zentzu horretan, atzo arratsaldean Ertzaintzaz eta Udaltzaingoaz osatutako batzordearen bilera ospatu zen, neurri horiek sortzeko lehendabiziko pausoak emateko.


Hala eta guztiz ere, Goia "erakundeek egin dezaketen guztiaren gainetik, beharrezkoa dela herritarren inplikazioa eta konplizitatea" azpimarratu zuen, erasoak mota hauek behin betiko bukatu ahal izateko. Asuntu honek, neurriak bilatzeko bileraren gai zentrala izan zen.  


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902