Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tapia: "Garenaren irudi desitxuratua eman nahi duten pertsonek ez dituzte euskaldunak ordezkatzen"

2017(e)ko abuztuaren 4a, ostirala - 17:07etan eguneratua

Donostia - Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapia, “turistak kanpora bota eta Euskadiko turismoaren irudi desitxuratua” eman nahi duten pertsonek ez dituztela euskaldunak ulertzen esan du.

Euskal Irratian egin zituen adierazpenetan eta Europa Press-ek jasotzen dituen hitzetan, azken egunetan Tapiak turismoaren kontra altzatu diren ahotsak kritikatu ditu, batez ere Donostiakoak, eta ohartarazi du Euskadi ez dela "Katalunia ezta Balear Uharteak".

Bere iritziz, eta Euskal Herrian pilaketa kasuak gerta daitezke galdetu diotenean, "egun zehatz eta kokapen zehatzak" egon daitezkela, non "turista kontzentrazio handiagoa eta saturazioa" gerta izan daiteke onartu du, baina horrek ezin dela udara guztiak manifestazio bat egiteko aitzaki bezala erabili.

Bere iritziz, Ernaitik , Sortuko gazteek –Donostiako Aste Nagusiko manifestazioaren antolatzaileak-- udala kritikatzeko aitzakiaren bat bilatu dute, eta masifikazioa izan da oraingoan, nahiz eta “gure hirietan ibiltzen den edonork hau ezin dela Mediterraneoarekin konparatu ulertzen duela”.

Horrela, Euskadik "iraunkorra eta kalitatezkoa" den turismo ereduarekin konprometituta dagoela adierazi du, gure balio eta kulturan oinarrituta. Hortik aurrera, egoerari buruzko gogoeta hiri bakoitzak egingo duela adierazi du, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten ari diren bezala.


"Egiten ari direla ezagutzen dut", adierazi zuen, eta ondoren "kanpora bota eta garenaren irudi desitxuratu bat eman nahi duten pertsonek ez dute euskaldunak ordezkatzen” gehitu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902