Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Getariako Salbatore jaiak gaur hasi eta bost egunez luzatuko dira

Haur eta Gazteen Eguna ospatuko da, eta gazteen herri bazkaria eta kuadrillen arteko jolasak izango dira, besteak beste

Ane Roteta - 2017(e)ko abuztuaren 4a, ostirala - 06:10etan eguneratua

Kuadrillen arteko olinpiadak, duela urte batzuk.

Kuadrillen arteko olinpiadak, duela urte batzuk. (Jorge Aguirre)

Galería Noticia

Kuadrillen arteko olinpiadak, duela urte batzuk.

Getaria- Getariako Salbatore jaiak gaurtik datorren asteartera ospatuko dira, eta urtero bezala, bost eguneko egitarau oparoa antolatu du Udalak. Gaurkoan, hasteko, Haur eta Gazteen eguna izango da eta jai giroa 12.00etan hasiko da haurrek udaletxeko balkoitik txupinazoa bota ondoren, eta Getariako buruhandiek eta Gazte Alaiak txistulariek jarraituko dute goiza girotzen.

Txosnagunean ere festa goizetik hasiko da, 11.00etan, paella lehiaketarekin eta txosnen irekierarekin (12.00). Ondoren, gazteek herri bazkariaz gozatzeko aukera izango dute Harritarten, eta jarraian, kuadrillen arteko jolasak izango dira Heriotzaren Karrotxarangak lagunduta. Gainera, haurrek ere frontoian eta plazan egongo diren parkearekin gozatu ahal izango dute 16.00etatik 20.00etara bitartean.

Bihar eta igandean Kuadrillen Eguna eta Salbatore Deuna ospatuko dira, hurrenez hurren, baina festa asteartera arte luzatuko da

GaU IREKIA BALENCIAGAN Bestalde, Cristobal Balenciaga Museoan gau irekia izango da 21.00etatik 0.00etara. Bertan, momentuko erakusketa gauez bisitatzeko aukera izateaz gain, Descarga Libre laukotearen eta DJ Makalaren musika entzun ahal izango da. Egunarekin amaitzeko, zezensuzkoa (22.00), Zorba Arro-tzak, Pig &Kiss, Katuarrai eta Hor-tzaka taldeak txosnetan (22.30) eta Gauargiren erromeria plazan (23.00) izango dira.

Bihar eta igandean, berriz, Kuadrillen Eguna eta Salbatore Deunaren eguna ospatuko dira, hurrenez hurren. Biharko ekitaldi nagusiak kuadrillen arteko XXI. Marmitako Txapelketa, herri bazkaria (14.30), Soinuz Blai Getariako erromeria taldearen debuta (22.00), Revolutionary Brothersen kontzertua (22.30), ikurrinaren goratzea (0.00) eta Laiotzen berbena izango dira.

Igandeko egitaraua goiz hasiko da Getariako Musika Bandaren dianarekin (9.30), eta 11.00etako Meza Nagusiaren ostean, alkatearen ohorezko aurreskua izango da, 12.30ean udaletxe aurrean. Getariako Musika Bandak ere ohiko kontzertua eskainiko du 12.45ean Harritarten, eta arratsaldean ere askotariko ekintzak izango dira. Batetik, XX. Pilota txapelketako finalak lehiatuko dira (17.30);bestetik, haurrentzako Kantu Kolore berbena izango da (18.00);eta azkenik, Txaston Dixie Band izango da Katrapunan (19.00). Gauean, Ilargi Beltzaren dantzaldia (22.00), konpartsaren emanaldia (23.00), eta DJak txosnetan egongo dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902