Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Foru Aldundiak garraio publikoa turisten artean sustatu nahi du

N.G. - Jueves, 3 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 14:52h

Donostia – Explore San Sebastian Region bulegoa, Donostiako Boulevardean kokatura, 14.000 bisitari baino gehiago jaso zituen uztailan, %72 atzerritarrak. Joan den urtean baino zifra askoz altuagoa da, eta uda honetan Gipuzkoako hiriburua erregistratzen duen turismo gehikuntza erakusten du.

Turismo "iraunkor" eredu bat sortzea da herburua alde batetik eta, bestetik, turistek "Donostian ez bakarrik gelditzea eta Gipuzkoako gainerako lurraldeetara bidaiatzea" lortzea. Horregatik, Foru Aldundiak turisten artean garraio publikoa sustatzen saiatzen diren ekimen batzuk abian jarri ditu.

Hau azaldu zuen atzo Denis Itxaso, Foru Aldundiaren Kultura eta Turismo sailburua, eta Marisol Garmendia, Higitasunako sailburua, "Ibilgailu pribatuaren alternatiba bideragarri bat" aurkezpenean. "Lurraldeko eredu iraunkorra lortzeko beharrezkoak diren sailen arteko aliantza da hau", esan zuen Itxaso.

Neurri berriak garraio publikoko txartelak dira, batez ere garraioen arteko garraio planak eta turistentzako diseinatutako liburuxkak.

2015. urtean sortutako BasqueCard-ekin, turistek bidaiatu dezakete lurraldeko garraio guztiekin, museoetan eta kultur jardueretan deskontuak izanik ere. Liburuxkak, bestalde, Explore San Sebastian Region turismo bulegoan eros daitezke eta ingelesez eta frantsesez daude idatzita.


Lurraldebus aplikazioa, baita bere webgunea ere, eskuragarri dago bi hizkuntzatan, bisitarien artean erabilera sustatzeko. Gainera, Donostiako autobus geltokiak informazio berria dute, linea desberdinak zehaztuz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902