Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostiako sexu-agresioaren ustezko egilea atxilotu dute

N.G. - 2017(e)ko abuztuaren 1a, asteartea - 15:11etan eguneratua

Donostia - Emakume batek sexu-eraso bat salatu baino aste bat beraduago, Ertzaintzak atzo ustezko erasotzailea atxilotu zuen, 39 urteko gizon bat. Kasu honek sexu-erasoen kontrako kontzentrazio bat sorrarazi zuen Donostiako udalaren aurrean, asteazkenean. Kontzentrazioan, Donostiako zinegotzi gehienek parte hartu zuten, alkate ordearekin, Ernesto Gasco, buruan. Gipuzkoako foru aldundiaren izenean, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako zuzendari nagusia, Miren Elgarresta kontzentrazioan parte hartu zuen.

Eusko jaurlaritzako segurtasun saila atzo informatu zuenez, Donostiako Ertzain-etxeko agenteak igandean 39 urteko gizon bat atxilotu zuten, 22an Donostian salatu zen sexu-erasoaren ustezko egilea. Erasotzaileak biktima Donostiako Federico Gacía Lorca karrika eta Cristina Enea parkea lotzen dituen igogailu publiko batean abordatu zuen, Egian.

Lepotik heldu eta musubatemanzionErtzaintzaren aurrean aurkeztu zen denuntziaren arabera, sexu-erasoa larunbata goizean gertatu zen. Emakume batek Cristina Enea parketik Federico García Lorca karrikara igogailu publikoan jaisten ari zen. Atea irekitzean, bat-batean indibiduo bat sartu zen. Gizonak emakumea indarrez heldu zuen lepotik eta musu ematen hasi zen. Haien artean borroka bat hasi zen eta azkenean emakumea ihes egitea lortu zuen. Honen aurrean, gizona igogailan Cristina Enera igo zen eta handik korrika ihes egin zuen.


Biktima han bertaratu ziren oinezko batzuk babestu zuten, Ertzaintza irtsi arte, eta gero mediku-zentro batera eraman zuten.  


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902