Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hondartza pertsona guztientzat

N.G. - 2017(e)ko abuztuaren 1a, asteartea - 15:46etan eguneratua

Orain dela hamarkada bat petsaezina zena, gaur errealitate finkatua eta eskaera handia duen zerbitzu bat da. Oztoporik ganeko Bainuetaz mintzatzen ari gara, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF) eskaintzen duen zerbitzu bat, dibertsitate funtzionala edo higikortasun gutxitua duten pertsonak haren aisia hondartzan eta itsasoko uretan gozatzeko aukera izan dezaketen.

Zerbitzua Donostian ere eskaintzen da, baina han bakarrik uztailan funtzionatzen du, Hondarribian berriz, Oztoporik gabeko Bainuen kanpaina uztailaren 15an hasi zen eta irailaren 3ra arte luzatuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Hondarribiako udalaren eta Kutxa Fundazioaren kolaborazioari esker, beste babesle batzuen laguntzarekin: La Caixa, Caser Fundación, Martín Berasategui eta David De Jorge, Insalus, Estalki, Cafés Aitona, Supermercados Bm, Hotel Jauregui, Estalki Pack, Iraupen eta Endanea Garden.

Egonaldi eta aisi ingurua Oztoporik gabeko Bainuak ez da bakarrik pertsona hauek hondartzaz eta itsasoaz disfrutatu ahal izateko beharrezko baliabideak eskaintzea (aulki anfibioak, flotatzaileak, monitore eta profesional espezializatuen asistentzia), baizik eta “zerbitzu integrala, egonaldi eta aisi inguru segurua, beharrezko zerbitzuekin eta erosotasun guztiekin, eskaintzen duena da”.

Kopuruei dagokionez, Oztoporik gabeko Bainuen koordinatzailea, Irati Fernández,hurrengoa azaltzen zuen: “atera zenetik, orain dela hamarkada bat, oso finkatua dagoen zerbitzu bat da hau. Beraren 8000 erabilera baino gehiago burutu dira, hauetaz, 1565 iazko udaran”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902