Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola kosta

35 ume saharar izango dira asteburuan Zumaian

Urduñako Bakeleku udalekuan dauden haurrek zenbait ekintza egingo dituzte gaur eta bihar, Zumaian eta Zestoan

Sábado, 29 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Darahliko kideak haur sahararrekin Bakeleku udalekuetan.

Galería Noticia

Darahliko kideak haur sahararrekin Bakeleku udalekuetan.

Zumaia- Zumaiako ikastetxeetako 55 gazte Urduñako Bakeleku udalekuan daude monitore lanak egiten Saharatik etorritako 33 ume sahararrekin (9 eta 12 urte artekoak) eta asteburu honetan Zumaian izango dira bertako familien etxeetan lo egiteko, eta era berean, zenbait ekintza egingo dituzte gaur eta bihar.

Zumaiako ikasleak hamar asteko taldetan banatuta dabiltza, eta dagoeneko bosgarren txanda hasita dago. Darahli elkartetik adierazi dutenez, gazteak “oso gustura” daude eta “beraiek ematen dutena baino, haiek umeengandik gehiago” jasotzen dutela nabarmendu dute.

Bakeleku udalekua Urduñako Compañia de Maria eskolan kokatuta dago, eta 33 ume, arduradun saharar bat, sukaldari bat eta sei edo zazpi Darahliko monitore daude txanda bakoitzean. Hala, eguneko ohiko ekintzak kudeatzen dituzte, kirol eta tailer ezberdinak antolatzen dituzte eta irteera ezberdinak ere egiten dituzte. Bestalde, ume guztiak mediku azterketa egitera ere eramaten dituzte, “bereziki dentistarengana, behar handia baitute”.

Oporrak Bakean programaren baitan, berriz, bi neska saharar daude Zumaiako familietan uda pasatzen eta astebukaera honetan aprobetxatuko dute Urduñakoak eta Zumaiakoak elkartu eta ekintza bateratuak egiteko.

Gaur Zumaiako Udalak ongietorria egingo die 12.00etan, ondoren Santio hondartzan jolasak egingo dituzte eta bertan bazkalduko dute. Biharkoan, berriz, Zestoara joango dira egunpasa eta bertako Udalak ere ongietorria egingo die 12.30ean. Ondoren, bazkari herrikoia izango da eta 16.00eatik 20.00etara puzgarriak izango dira herriko plazan. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902