Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

“Ez dugu ulertzen EH Bildu eta Santamariaren jarrera”

Aralar Bizirik taldea Aralargo pisten Aranzadiren ikerketari buruz mintzatu da

M. Aranburu - Sábado, 29 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Aralar Bizirik taldeko kideak

Aralar Bizirik taldeko kideak astearte arratsaldean Ordizian egindako prentsaurrekoan.

Galería Noticia

Aralar Bizirik taldeko kideak

ordizia- Aralarreko auzia oraindik ere bizirik dago. Hilabete hasieran Enirio-Aralar mankomunitatea EH Bilduko zazpi udalerrik egindako eskaria eztabaidatzeko bildu zen, Aranzadiri azterketa integrala eskatzeko. Aralar Bizirik elkarteko kideek azaldu dutenez, bilera hartara agertu ziren eta “ez elkarteko kideok ez beste herritarrek ez genuen ulertu bertan gertatutakoa, bai EH Bilduk eta baita Jose Miguel Santamaria, Mankomunitateko buruak, beraien mozioak erretiratu baitzituzten, esan zutenez, Aranzadi Natur Zientzia Elkartea bere kabuz ari omen delako azterketa egiten”. Izatez, elkarteko kideek eskatu zuten Aranzadik ikerketa egitea, Aralarren pista berriak eraikitzeak izan zitekeen ondorioak zeintzuk izango ziren jakiteko. Hala, alderdien arteko babesik gabe, elkarteak berak, bakarrik, ekin dio ikerketari. “Oso positibotzat jotzen dugu Aranzadik azterketa integrala egitea baina batzarrean oso informazio gutxi eman zen, azterketa horretaz eta ondorengo pausuez”, agertu dute.

Aralarren inguruan Aranzadiren azterketa intengrala eskatzeko elkartu ziren baina mozioak ez du aurrera egin

mehatxuakLandarlan ingurumen elkartea Aralar Bizirikeko partaidea da eta Ordiziako Udaleko azken Plenoan agertu zuten elkarteko hainbat kideen egoera: “Ganaduzale baten mehatxuak ari dira jasaten hainbat herritar. Aralar Bizirikek gaitzesten du elkarbizitzaren kontrako jokaera hau”, eta bidez batez, Mankomunitateko buruari eskatu diote, lehenbailehen, mehatxu horiek arbuiatzeko adierazpen publiko bidez.

goroskintxuIazko udazkenetik eraikita dago Goroskintxuko pista, eta Aralar Bizirikek adierazi du “bertako ingurumen inpaktuko azterketaren arabera, proiektuan zehar hartutako neurriak pista eta bere inguruko lurren higadura gutxiagotzeko eraginkorrak” izango zirela. Hala ere, pistaren egungo egoera ikusita, esan dute “begibistakoa” dela azterketan egindako “aurreikuspenak ez direla bete-tzen”: “higaduran arrisku handiko lur haretsuak daude eta ganadua dabil hankekin ezponda eta betelanetako lurrak urratzen behin eta berriz” .


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902